Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19690

Asteburu honetan: Arrautza frijituak

$
0
0

Asteburu honetan: Arrautza frijituak

Asteburu honetarako, arrautza frijituakRZ erraz-erraza badakizu, eta . Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez daukat txanponik, baina urre pipita pare bat emango dizut ordainetan, besterik ez bada” esatearen antzekoa da. Zein jaki ezagutzen duzu arrautza frijitu parea baino gustagarriagorik? Eta ogia arrautzean bustitzen duzun une ia magiko hori… Gozatu eta on egin!

Arrautza frijituak

Asteburu honetan: Arrautza frijituak

Argazkia: Demi

Osagaiak:

  • Arrautza bat (normalean, bina egiten dira)
  • Oliba olioa bi koilarakada
  • Gatza

 

Errezeta:

  1. Olioa berotzen jarri zartagiean.
  2. Arrautza bertara puskatu. Lehen aldia bada edo zailtasunak badituzu, ontzi batean puskatu dezakezu arrautza oliotara bota baino lehen.
  3. Gatza gehitu arrautzari eta koilara baten laguntzaz olio beroa gainetik bota, guztia frijitzen joan dadin.
  4. Norberaren gustuaren arabera egiten dira, eginago ala gordinago.
  5. Platerera atera eta prest gozatzeko.

 

Kasu!

Arrautza ukitu aurretik, olio beroan bustiko dugu bitsadera, arrautza frijitua ganoraz atera ahal izateko. Lagungarri gisa, nahi bezalako gaiak bidera ditzakegu: piperrak, patatak, hirugihar frijitua, txorizoa, txistorra,…

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Arrautza

Errezeta gehiago…

Arrautza poxatuak

Zaindu zure arrautzak, maitea

Arrautzak nola frijitu

Asteburu honetan: Arrautza frijituak

Asteburu honetan: Arrautza frijituak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19690

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>