Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Gizonik ez Lilatoian

$
0
0
Gizonik ez Lilatoian

Gizonik ez Lilatoian

Etzi, martxoak 5, milaka emakume izango dira korrika Donostiako kaleetan zehar, 28. Lilatoia ospatuko baita (10.30etatik aurrera, adi!).

Igandeko kirol aldarrikapenari begira, orain urte gutxi Mikel Garcia Idiakezek Argia aldizkariko blogean idatzitako sarrera bat berreskuratu dugu, oraindik orain gaurkotasun osoa duelakoan.

Gizonik ez LilatoianUrteroko leloa da, badakit: zergatik ezin dugu parte hartu gizonok Lilatoian? Eta aurten ere kexuka entzun dut ezagun bat, baina ez “zergatik ezin dugu emakumeekin batera joan, aldarrikapena elkarrekin eginez” tonuan, baizik “parekidetasuna eskatzen dute, baina gero gu diskriminatzen gaituzte, bada gero ez daitezela kexatu” gaineratuta.

Lehenengo taldeko gizonei esango nieke bigarren taldekoen pentsamoldea oraindik ere hain zabaldua dagoen bitartean, beharrezkoa dela Lilatoia; eta bigarren taldekoentzat, hemen argudio gutxi batzuk:

  • Behingoz, baita modu bisualean ere, protagonistak –erabatekoak, bakarrak– emakumeak izan daitezen. Eta helmugara iristen lehena –eta garaile bakarra– ere emakumezkoa izan dadin.
  • Behingoz, modu sinbolikoan, literalean eta bisualean, emakumeek kalea har dezaten, espazio publikoa emakumeena –eta soilik beraiena– izan dadin.
  • Behingoz, rolak alda daitezen: emakumeek jaso ditzaten txaloak, eta gizonak egon daitezen espaloian animatzen eta seme-alabak zaintzen.
  • Jabetu gaitezen, arreta deitzen digula denak emakumezkoak izateak lasterketan, baina ez maratoi-erdi eta lasterketa “herrikoi” pila batean korrika ari diren %90a gizonezkoak izateak.
  • 3.500 emakume –bereziki ama tartean bada– korrika ikustea edozein kanpaina baino eraginkorragoa delako neskatoak kirolera animatzeko [aurten kasik 6.000 parte hartzaile izango dira!].
  • Baztertuta sentitzen diren gizonek enpatizatu dezaten emakumeek sarri sentitzen dutenarekin, kontziente edo inkontzienteki lasterketen –eta makina bat ekitaldiren– eredua oso maskulinoa baita: Dorleta Ugalde kirolariaren hitzetan, “onartuak direla eta kontuan hartzen dituztela sentitu behar dute emakumeek kirol munduan, bestela lekuz kanpo ikusten dutelako beren burua, giro arrotzean”.
  • Horregatik guztiagatik diskriminazioa, diskriminazio positiboa, oraindik beharrezkoa delako; nola ulertu bestela hainbeste emakume animatzea festa giroa oinarri duen Lilatoian parte hartzera, eta hain gutxi proba mixtoetan?
  • Lilatoia izan dadin lehen urratsa eta tranpolina, emakume horiek guztiek proba mixtoetarako jauzia egin dezaten. Izan ere, nik ere emakumeekin batera egin nahi dut korrika, baina ez martxoaren 8an.
Gizonik ez Lilatoian

Gizonik ez Lilatoian bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>