
Uniformeak zertarako
Gure gurasoen garaian gure gurasoak eskoletara uniformez jantzita joaten ziren. Garai horretan esaten zen dirudunak eta hainbeste dirurik ez zutenak ez ezberdintzeko zela. Baina gaur egun ez da hori gertatzen. Gaur egun, eskola pribatuetan bakarrik jartzen dituzte uniformeak. Azken batean ematen du dirudunek dirua dutela erakutsi nahi dute, badakigulako ume bat uniformez jantzita doanean dirua duela familiak eskola pribatu bat ordaintzeko beste duelako.
Bestetik, bakoitza arropa zehatz mehats batekin sentitzen da gustura. Ia eskola guztietan neskatilek gonak edo soinekoak eraman behar dituzte. Gehienetan neskek ezin dituzte prakak eraman, zorionez hori aldatzen hasi da. Gutxika gutxika gero eta leku gehiagotan hasi dira neskatoak prakekin janzten. Niri berri honek poza sorrarazten dit, baina egia esan ez luke egin beharko. Bakoitza nahi duen erara joan beharko litzateke jantzita, ez araudi batek esaten duen arau zentzugabea jarraitu. Ez du inolako zentsurik neskek neguan euriarekin, elurrarekin, txingorrarekin eta haizetearekin gona eraman behar izana.
Beste alde batetik, ume guztiek ez dute fisiko bera; batzuk altuagoak, beste batzuk txikiagoak, beste baten batzuk argalagoak edo lodiagoak. Beraz, guztiei ez zaie arropa era berean geratzen, batzuek besteek baino taila handiagoa edo txikiagoa behar dute, eta honek guztiak eragin handia du bakoitzaren autoestimuan.
Egia da uniformeari esker guztien arteko berdintasuna sustatu nahi dela, baina arazoa dator bakoitzaren askatasuna kentzen dutenean, norbera den bezala azaltzea, hori nolabait kontraesana da. Beti esan eta irakatsi baitzaigu txikitan eta nerabezaroan gu garen moduan izatea, ez garela besten fotokopia bat izan behar, besteek zer edo zer egiteagatik esateagatik edota eramateagatik ez dugula gauza bera egin behar. Beraz nolako eredua ematen ari zaie ume txikiei eta nerabeei?
Esandako guztia kontuan izanik, uste dut uniformea eramatera behartuta ez litzatekeela inor egon beharko, baina norbaitek uniformea eraman nahi izango balu haren eskubide osoa du egiteko.
Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako
Uniformeak zertarako? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.