Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

[Euskararen (pro)bokazioa] Epea bihar amaitzen da

$
0
0
[Euskararen (pro)bokazioa] Epea bihar amaitzen da

[Euskararen (pro)bokazioa] Epea bihar amaitzen da

Euskararen erabileraren inguruko atala sortu berri dugu zuzeu.eus atarian. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.

Bokazioa da, orain arteko beste ekimen askotan bezala, gure hizkuntzaren gorabeherei begiratzeko arrazoia. Ezin ukatuko dugu gaur egun, euskaraz gehiago egiten bada ere, euskara horren beraren maila askoz apalagoa dela.

[Euskararen (pro)bokazioa] Epea bihar amaitzen daOraingoan, ordea, probokazioa ere bada gure helburua, hizkuntzaren arloan inork ez baitauka gaur egun itzalik euskaldunon urrats galduak bere onera ekartzeko eta, beraz, era askotako proposamenak egiten ausartuko gara. Hala, (pro)bokazioz egingo dugu lan, eta euskararen erabilera egokiaren alde eta zuzeulari askok bere baitan duten hizkuntza-komisario txiki hori esnatzea izango da gure asmoa.

Izan ere, euskaldunok osatzen dugun tribu esaneko honek galdu egin du liderrari jarraitzeko ohitura. Garai batean Euskaltzaindiak betetzen zuen funtzio hori, eta zihur › ziur bezalako erabaki-aldaketak maiz egin izan ditugu, gure erret akademia txit gorenak aginduta. Eta guk, txintxo-txintxo, ziur hautatu dugu. Edo jeitsi › jaitsi, edo ohizko ohiko. Denon memoria kolektiboan daude. Txisteak esaten zuen astero egiten zizkigutela aldaketak, eta guk besterik gabe onartu.

Baina garai horiek joan ziren. Orain ez dago artaldea belar txarretatik urrunduko duen liderrik, edo ez zaio entzuten. Eta, hein handi batean, gaztelaniaren kalkoa den sasi-euskara trakets batean mintzatzen gara. Aginduak betetzera ohituta, galduta gaude orain, eta ezin esan euskararen egoera osasuntsua denik.

Hala, euskara estandarizatzeko irizpide xelebre batzuk haizatuko ditugu, kalean entzuten ditugunei kosk egingo diegu eta artikuluetan (Zuzeutik hasita) irratsaioetan, telebistan, sare sozialetan eta webguneetan agertzen diren erabilera ez gomendagarriak planteatuko ditugu. Askotan ez baikara jabetzen esaten duguna egokia den… ezta euskaraz ala erdaraz ari garen ere.

Ez dugu normatibo izan nahi, baina gustatuko litzaiguke egoerak planteatu eta denon artean proposamen txukunak egitea.

Hizkuntza aztertzeko, era askotako formatuak planteatuko ditugu: azalpen laburrak, kontraesanak, zuzena/okerra eta zuzena/zuzena planteamenduak, iritziak… eta, aipatu dugun bezala, irakurleen esku geratuko da, hala nahi badu, planteatuko ditugunak kritikatzea, arbuiatzea eta osatzea. Eta nahi duenak proposatu ahal izango du zertaz hitz egin, zer kritikatu, zer hizkuntza atal edo erabilera planteatu.

.

‹EPEA BIHAR AMAITZEN DA›

Atal berriaren lehen proposamena, alde batera ezin utzizko arazo nagusietako bat gaur egun:

.

EPEA BIHAR AMAITZEN DA, ADITZAREN DENBORA/ASPEKTUA

.

Eskaera epea bihar amaitzen da

Eskaera epea bihar amaituko da

.

[Euskararen (pro)bokazioa] Epea bihar amaitzen daBeste kasu batzuk: gero deitzen dizut, muskuilu batzuk erosten ditugu eta gero bazkaria prestatzen dugu, gaur 25 urte betetzen ditut (beteko ditut edo bete ditut, baina gaur eta ohikotasuna esaldi batean kontraesana dira).

Gaztelaniaren eraginez, hizkuntza horretan ere aldaketa eman baita (El plazo acabará mañanael plazo acaba mañana), euskaraz ohiko orain aldia etorkizun bilakatu dugu: Eskaera epea bihar amaitzen daEskaera epea bihar amaituko da adierazteko.

.

1. Ondorioa.

Ez dira bereizten etorkizuna eta ohikotasuna:

Asteartetan 18:00etan geratzen gara kafe bat hartzeko.

Bihar 18:00etan geratzen gara kafe bat hartzeko.

.

2. Ondorioa.

Aditz trinkoak ere ez dira egoki erabiltzen, galbidean doaz:

Zer, joaten gara?

Zer, bagoaz? / Joango al gara?

.

Erabilera hau defendatzeko arrazoi nagusia, jendeak hala erabiltzen duela eta nagusitu egin dela. Eta egia da nagusitu dela.

Ados al zaude? Okerra ote da ala hizkuntzak jasan duen bilakaeraren ondorioa eta, beraz, onargarria?

.

> Datorren astean, bigarren proposamena: (Kartoizko hitzak) Mugatu

.

maramara[Euskararen (pro)bokazioa] Epea bihar amaitzen da

[Euskararen (pro)bokazioa] Epea bihar amaitzen da bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>