Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

“Amama” eta israeldar filmei boikota

Image may be NSFW.
Clik here to view.
"Amama" eta israeldar filmei boikota

“Amama” eta israeldar filmei boikota

Zinemaldian izan nintzen herenegun, eta ordutegi gorabeherengatik “Amama” ikusi ezinik gelditu nintzenez, beste film bat ikusi nuen.

Filmak bi neska neraberen arteko maitasun istorioa kontatzen du, eta ez, ez da “La vie d´Adele”; ezta hura bezain ederra, eta bai zakarxeagoa.

 

Hona trailerra (hebreeraz eta ingelesezko azpitituluekin):

 

Etxera bueltan, begiratu bat bota diot eguneko prentsari, arestian aipatutako “Amama” filma zelan hartu duten jakinguraz. Eta atentzioa eman dit Luis Martínez-ek El Mundo egunkarian plazaratu duen pasarte honexek (jatorrizko gazteleran dakargu -berea du azpimarra ere-):

«Sobre la cercanía entre el mito narrado y el discurso nacionalista más básico no diremos nada. Pero ahí está. Ni una sola de las heridas del pasado mentadas en la película tienen nada que ver con las verdaderas cicatrices, las que sangran de verdad en el sitio del que se habla. No sé si es el momento o no de hablar de ETA, pero una mención, cuanto menos una, no habría sobrado. Ignorar completamente el tema en la Arcadia del Caserío y las ‘amamas’ se antoja raro. Eso o improcedente. Eso o, simplemente, interesado. Cuando se dice que el presente es el pasado, la frase se refiere a todo el pasado, no sólo al que queda bien en la foto. Y aquí lo dejamos».

Bai, hobe duzu bertan ixtea, pentsatu dugu guk geuk ere.

 

Boikoterako deia

Madrilgo egunkariaren iruzkina irakurri eta, ordu batzuk aurretik zinema atarian nengoela eman didaten eskuorriaz akordatu naiz; Palestinako banderekin eta “Israelgo zinea ez da ongi etorria Zinemaldian ere” pankartari eusten zion lagun talde batek luzatu didana.

«Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren edizio berriak argi eta garbi erakusten du, bertako  zuzendaritzarekin izandako elkarrizketek ez dutela inolako eraginik izan, ez baita deus aldatu.

Ez dugu inolako pelikula palestinarrik aurkitu -eta bertako okupazioa salatzen duen Israelgo edota beste edozein herriko zuzendariren pelikularik ere ez dugu topatu- baina, ohiko denez, film israeldar batek parte hartzen du, “Barash” filmak (…)..

Barash pelikularen ekoizleetako bat den Israel Film Fund taldea, Israel Marka zabaltzeko arduraduna da. Israel Marka deitzen diogu, Israelgo Estatuak bere itxura demokratikoa indartzeko eta egiten dituen erailketak ezkutatzeko erabiltzen duen zinea, zein nahi direlarik pelikula horien zuzendarien nahiak eta iritziak.

Israel Markak Israel Estatua normalizatu nahi du, hau da, Israel Estatu demokratikotzat ikus dezagun lan egiten du, eta ez egunero Giza Eskubideak bortxatzen dituen Estatu gisara (…).

Zinemaldiko Zuzendaritza ez dator bat adierazpen askatasunaren aldekoa ere den boikoterako dei honekin [Palestinako jendarteak 2005ean martxan jarri zuen nazioarteko BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta  Zigorra) kanpainarekin].

(…) Honengatik guztiarengatik, Zinemaldiak Israel Marka bultzatu beharrean, alboratzeko nahiko arrazoi dituela uste dugu. BDZ kanpainaren izenean, “Barash” pelikula Zinemalditik kendua izan dadin  eskatzen dugu, ez zuzendaria israeldarra delako, baizik eta Israel Film Fund (Israelgo zine funtsa) entitateak hautatu eta finantzatu duelako».

Hemen agiria bere osotasunean.

 

Irakurgai batak bestera eraman nau, eta elkarren parean jarri nahi izan ditut, begitantzen baitzait “Barash”-ek Israelek Palestinan daraman jokabide ankerrarekin duen zerikusia “Amama”-k ETA-rekin izan dezakeenaren antzekoa dela.

Image may be NSFW.
Clik here to view.
"Amama" eta israeldar filmei boikota

“Amama” eta israeldar filmei boikota bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>