
Zinema Euskaraz: Harri zopa >
“Harri_zopa”, haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz estreinatuko da zinemetan, datorren martxoaren 24an.
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren barruan proiektatuko den film bilduma da “Harri_Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin”, 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako aproposa.
.

.
- “Ardiak zenbatzera”
- “Janztearen abentura”
- “Eskularrua”
- “Harri_zopa”
- “Gailetaren ihesaldia”
Aurki emango da ezagutzera film laburren bilduma zein aretotan proiektatuko den.
.
“Harri Zopa” film sorta estreinatu ostean, datorren apirilaren 7an, “Igelen Erresuma” filma aurkeztuko du Zinema Euskaraz programak.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Zinema Euskaraz: Harri zopa
Zinema Euskaraz: Harri zopa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.