Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19617

Psikopaten presentzia

$
0
0
Psikopaten presentzia

Psikopaten presentzia

“Psikopaten presentzia laukoiztu egiten da goi mailako exekutiboen artean” irakurri diogu Txema Ramirez de la Piscinari Alea agerkarian, “Psikopatak” izeneko sarreran.

Egun zoriontasunaren bila inoiz baino sutsuago abiatzen gara. Gaixotasun mentalak, berriz, inoiz baino zabalduago daude.

Adituen arabera, populazioaren %1 psikopatak dira. Horren arabera, Gasteizen bakarrik 2.400 psikopata egongo lirateke (edo ginateke?). Batzuk, oso gutxi, diagnostikatuta daude eta tratamendupean daude, baina gehienak ez.

Zer da psikopatia? Nortasunaren nahasmena, zirraren kontrola galarazten duena. Gizartean bizitzeko zailtasun handiak eragiten ditu.

Psikopaten presentziaKontua da, nahasmendu hori askoz handiagoa dela (%4) enpresa handietako goi mailako exekutiboen artean (nahiz eta iragan kriminalik ez izan). Horrela frogatu dute British Columbiako irakasle eta psikologia kriminalean aditu Robert Harek eta psikologia industrialean doktore Paul Babiak. Haiek egindako ikerketan demostratu dute giza talde horretan psikopaten presentzia laukoiztu egiten dela.

Hauek dira sintomak: itxura xarmangarria dute, onenak direla uste dute, sarritan gezurtiak dira, ez dute kontzientzia-arazorik, afektibitate arazoak dituzte, hotzak eta erdeinu zaleak dira, komeni zaienean bakarrik laguntzen dute, erraz sumintzen dira, pazientzia gutxi daukate eta oldarkorrak dira.

Enpresa barruko azterketetan, berriz, pertsona hauek honelako profila eman zuten: “Buruzagi berritzaile, argiak eta fidagarriak dira. Bulegoan sartzeaz bat, mundu guztia adoretu egiten dute”.

Norbait datorkizue burura?

Psikopaten presentzia

Psikopaten presentzia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19617

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>