
Aste honetan, filosofiako klasean Platon eman dugu. Ohartu naiz, lehen gauza askorekin bat netorren bezala, orain, gauza bakarrekin natorrela bat; dualismoarekin. Hori dela eta, aurrekoan, pentsatzen jarri, eta Platonen Ideien eta Irudien munduetan oinarrituta, nire teoria propioa garatzea otu zitzaidan.
Nik ere, bi mundu izendatu ditut; MUNDU IKUSGARRIA eta MUNDU IKUSEZINA.![Eredu filosofikoak garatzen Eredu filosofikoak garatzen]()
Mundu Ikusgarrian, ikusi daitekeen oro sartu dut; pertsonak, objetuak, animaliak… Naturan dagoen oro, eta naturak emandakotik sortutako oro, finean.
Mundu Ikusezinean berriz, ikusi ezin daitekeena. Sentimenduak kokatu ditut lehenik eta behin; denok baitakigu ikusten ez ditugun arren hor daudela eta existitzen direla. Hortik aurrera, ikusten ez dugun baina existitzen dela sinesten dugun oro ere hemen sartzea erabaki dut: Jainkoa, arima… Horrela, pertsonaren sinesmenaren arabera, gauza asko egon daitezke mundu honetan, edo sentimenduak bakarrik.
Eredu filosofikoak garatzen
Eredu filosofikoak garatzen bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.