![[Euskararen (pro)bokazioa] Ahoskera kontuak 1: Egonez gero / Egon ezkero](http://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2017/03/Reporting-Tools-Software-The-4-Most-Crucial-Aspects-368x184.jpg)
[Euskararen (pro)bokazioa] Ahoskera kontuak 1: Egonez gero / Egon ezkero
Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.
Laugarren proposamena:
.
AHOSKERA KONTUAK (1): EGONEZ GERO / EGON EZKERO
.
Aurreko atal batean aipatu genuen grafia zehazteko garaian, batzuetan ahoskatzeko modura jotzen zela. Eta hala egin izan da euskaraz 60ko hamarkadaren amaiera arte, euskara batuaren oinarriak zehaztu ziren arte, hain zuzen ere. Orduz geroztik, ordea, grafia bateratu zenean:
Idazteko: Zuk lagunduz gero, lehenago amaituko dut.
Letra idatziak pisu handia duela esan izan da beti, beste jakintza arlo batzuetan, baina ahoskerari ere badagokio, izan ere, grafia bateratzearen albo eragin nagusietako bat idazten den bezala ahoskatzea ekarri du. Eta, beraz, grafiak ahoskera desitxuratu du.
Gaur egun, edozein komunikabidetan, antzerkian, zineman eta eguneroko elkarrizketetan entzungo dugu:
Esateko: Zuk lagunduz gero, lehenago amaituko dut.
Eta bidean geratzen ari da, ahazturik, hizkuntzaren gauzak esateko modu naturala:
Esateko: Zuk lagundu ezkero, lehenago amaituko dut.
Esateko: Zuk lagunduzkero, lehenago amaituko dut.
Bide horretatik, esateko betiere, /ordu ezkeroztik /zuekin geratu garen ezkero /eta abar.
Pista ederra izan daiteke Euskaltzaindiak honezkero, harrezkero eta antzekoetan bi hitzak lotuta idatzi eta aldaketa fonetikoa idatzizkora eramateko hartu duen erabakia. Idatzizkoan bezalaxe ahoskatu beharko dira hitz berri hauek.
Batzuek esango dute euskara jasoan idatziz bezalaxe ahoskatu behar dela, baina horrek esan nahi du, beharbada, grafia batu zen arte ez zela egon euskara jasorik?
[Euskararen (pro)bokazioa] Ahoskera kontuak 1: Egonez gero / Egon ezkero
[Euskararen (pro)bokazioa] Ahoskera kontuak 1: Egonez gero / Egon ezkero bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.