Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Hezkuntza Zentro autogestionatua, Bartzelonan

$
0
0
1444685327_606630_1444763720_noticia_normal

Hezkuntza zentro autogestionatu bat sortu nahi dute 2018rako Bartzelonako Bordeta auzoan kokatua dagoen Can Batlló fabrika zaharrean. Hezkuntzako sei profesionalek abiarazi dute proiektua eta Arcádia deituko da.

Hezkuntza Zentro autogestionatua, BartzelonanEraikinak Bordeta auzoaren lurren %25a hartzen du. Orain lau urte auzotarrek zati bat eurenganatu eta auditorioa, liburutegia, rokodromoa eta aroztegi bat egin zituzten bertan. Eraikina irekia dago edonorentzat eta modu autogestionatuan antolatzen da.

Noemí Valero  eta Joan Bardella hezkuntzan adituak dira eskola autogestionatuaren bultzatzaileak. 3 eta 16 urte bitarteko umeak ikasi ahal izango dute bertan; 2018an irekiko dute lehen matrikulen epea, hasiera batean 3 eta 5 urte bitartekoentzat bakarrik.

Arcádia kooperatiba bat izango da eta modu autogestionatuan funtzionatuko du.  Dena den, ez da antolatzeko modua soilik izango berezia, baita irakaskuntza sistema bera ere: proiektuaren helburuen artean daude, besteak beste, ikasleek gaizki egiteari beldurrik ez izatea eta pertsona heldu, kritiko eta autonomoak sortzea. Hezkuntza sistema etiketetatik, azterketatik eta zigorretatik aske egon behar dela uste dute sustatzaileek.

Hezkuntza Zentro autogestionatua, Bartzelonan

Hezkuntza Zentro autogestionatua, Bartzelonan bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>