

…
80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren garai gogorren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten. Ekintzak eta hildakoak asteroko ogia ziren garai horretan beraz, Frantses hiritartasuna zuten eta ibilbide pertsonal konbentzionalaz garatu ziren gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nor ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia? Gizakiaren aztereketa bat egitea da proiektuaren helburua, Euskal Gatazkak gizakiarengan izan dezakeen eragin sakona azalerazi nahiean.
…
Informazio gehiago eskuratu ditzakezue: http://zuzeu.eus/euskal-herria/bisaiak-jauziaren-aurpegiak/
…
Baiona ttipiko gaualdia (Azaroak 13):
Magneto gelan (Mousserolles), 19.30 Jauzia Proiektuaren aurkezpen zehatza (45mn) + 20.30 kontzertuak (Peiremans eta Baionako talde bat zehaztekoa oino). Peiremans taldea, Gorka Urbizu-ren bigarren taldea dela azpimarratzekoa da.
…
Dokumentalaren estreinaldia (Azaroak 20):
Hazparneko Zinegin zinema festibalean, 18.00 Hazparneko zineman, dokumentalaren izenburua: “Bisaiak, Jauziaren aurpegiak” (Frantseseraz eta Euskeraz). Bertan izanen dira dokumentalaren pertsonai guztiak.
…
Ibai Agirrebarrena
…
– JAUZIA proiektua –
Artikuluak – Twitter – Facebook
Bisaiak
Bisaiak, Jauziaren aurpegiak (dokumentala) bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.