Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19730

Entzulea liluratzeko bost hitz

$
0
0
the-monkey-409407_1920

Entzulea liluratzeko bost hitzHitzaldi bat duzu, ez duzu prestatu eta ez dakizu entzulengoaren aurrean nola disimulatu? Hiztun arruntarekin aldea markatu nahi duzu? Ispiluaren aurrean berbetan egotea gustuko duzu, idazle klasiko bat bazina bezala?

Egon lasai, jarraian irakurriko dituzun bost hitzak lagunduko dizute zeure nahiak asetzen. Ez dezatela esan euskara hizkuntza mugatua dela!

.

Amiñi: Hitz fina da. Kategoria eta sentiberatasun handikoa; ahots goxoz esatekoa. Adibidez, Bilboko Baobaben kafe bat hartzen ari zara, tabernariak esnea nahi duzun galdetzen dizu eta amiñi bat erantzungo diozu, hizki bakoitza gozatuz, je t’aime je t’aime kantatuko bazenu bezala, zeure zigarreta – zigarroa arruntegia da– erretzen duzun bitartean. Hauxe guztia zeure bibotea etengabe laztantzen ari zarela, noski.

Elekatu: Lehenik entzun nuenetik, elekatu berbaren dotoreziak txunditu ninduen, Erroko euskaraz noski. Berba hauskorra da, hizki bakoitza gozatzekoa eta u amiñi bat luzatzekoa; lirika hutsa. Gainera oso erabilgarria da, batez ere, Berba eginen ordena edo hitza berbaren hatxea jartzen ez dakizula disimulatzeko.

Ahantzi: Hau ere ele dotorea da, ahoa zabal-zabalik ahoskatzekoa, handitasuna duena. Errieta egiteko edo harridura erakusteko oso baliagarria. Hori bai, hatxea ez baduzu nahiko arnasten eta bigarren a ez baduzu luzatzen, hartzaileak doministiku egiten ari zarela pentsa dezake.

Oro: Urre ez da oro irakurri nuenetik ez dut berba ahantzi, ezta osatzen dituen berbak ere (oro har, orobat, orojakile…). Guztia edo dena arruntak dira, egunero erabiltzekoak, eta oro une berezietan erabiltzekoa. Adibidez, La Bilbaínako koktel batean zaudela, orojakileak oro dakiela uste baina oro inoratzen du jaulki eta hartzailea zur eta lur utziko duzu (betiere esaera zaharra asmatu duzula konturatu ezean).

Aunitz: Eskerrik asko ez da gauza asko esaten da – eta ondo ikasitako jendeak eskerrik asko ezker-eskuin banatzen du– aunitz oso ondo datorkigu milesker aunitz esateko eta geure esker ona azpimarratzeko. Gainera u letra sartzeak jator ukitua ematen dio, autentikotasuna. Hori bai, neurriz erabili bestela Euskara batuaren ajeak liburua irakurri dutenak konturatuko dira a(u)nitz eta askotariko nahasten ari zarela.

Oharra: hitz hauek bon hitzarekin edo erdipurdiko hikarekin ondo nahasiz gero, hartzailearen zirrara biderkatu dezakezu (Ea: Bon, aunitzetan elekatu arren, ahantzi duk oro).

Argazkia hemendik atera dut, Mehihek egina.

Entzulea liluratzeko bost hitz

Entzulea liluratzeko bost hitz bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19730