Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19775

Frantzia hurbil dago, Siria ez

$
0
0
World Media

World MediaEz dakit zer izan behar duen buruan lagun batek diskoteka batera sartzeko eta ikusleak tirokatzeari ekiteko. Zaila egiten zait ulertzea zein arrazoibide klase duen pertsona horrek, oraindik eta ulergaitzago pertsona hori hemendik milaka kilometrora jaio edo bizi bada. Jihadismoaz oso gutxi dakit eta herrialde musulmanen errealitateaz ere bai. Urrun daude eta nagusiki arrotzak dira niretzat.

Hori bai, ederto uler dezaket Pariseko biztanleen ikara. Bere buruan jar naiteke. Ni ere taberna batean egon naiz neure lagunekin trankil- trankil zeozer hartzen eta ez dugu inola ere espero ondoan duzunak kalashnikov bat atera eta geure kontra tiroka hasiko dela. Gizarte antzeko batean bizi naiz eta Pariseko hildako hori ni ere izan naitekeela erraz irudika dezaket. Hori gutxi balitz, joan den ostegunekoa oso gertakari mediatikoa izan zen eta aurrerantzean albistegietan behin eta berriro izango dugu.

Gauzak horrela, normala iruditzen zait Pariseko atentatuen ostean inguruko jendeak betiko propaganda solidarioa egitea, beste triskantzen aurrean zirkinik egiten ez badu ere. Frantzia hurbila da, Siria ez. Frantzia mediatikoa da eta Libano ez. Pariseko hildakoa zu izan zaitezke, Turkiakoa ez. Jendeari xingolak eta bandera jartzea eta sentimendu eta asmo onak masibo eta pornografikoki erakustea gustatzen zaio. Eta abar, eta abar, eta abar.

Frantzia hurbil dago, Siria ez bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19775

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>