Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Gure herriaren historia, hamar minututan

$
0
0
Gure herriaren historia, hamar minututan

Gure herriaren historia, hamar minututan

Bideo honetan Euskal Herriko historia aurkezten zaigu hamar minututan (eta gazteleraz), erromatarren garaitik hasita gaur egunera arte.

Bideoaren gidoia Jose Mari Perez eta Gorka Perez-ek egin dute; lehena dokumentazioaz ere arduratu da, eta bigarrena ekoizpenaz. Diseinu grafikoa eta ahotsa berriz, Salva Vallejoren ardura izan dira. Musika Yann Tiersen-en “Journey” da.

Gure herriaren historia, hamar minututan“Euskaldunen historia modu labur, erraz eta grafiko batean kontatua” eman nahi izan dutela diote bideoaren egileek. “Guztientzat ulergarria” izan zedin, “baita historiari buruz inolako ezagupenik ez duenarentzat ere”; gure historia ezagutzeko lagungarri izateko asmoarekin.

Lana azaro bukaeran eskegi zuten sarean, eta dagoeneko 300.000 bisitalditik gora izan ditu.

Hemendik gutxira euskarazko bertsioa plazaratuko ei dute.

 

* Iragan astean, eta abenduaren 20ko hauteskundeen harira, ETB2ko Vaya Semanitak bideoaren parodia egin zuen bi minututan; honakoan Kontzertu Ekonomikoa azaldu eta EAJrentzako botoa eskatzen zuen sketch batean.

Gure herriaren historia, hamar minututan bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>