Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Donostiako metroa, funtsik gabea eta garestia?

$
0
0
Donotiako metroa

Donostiako metroa

Donostiako metro proiektuaren aurka manifestazioa egin dute larunbatean eguerdiko 12etan, Satorralaia kolektiboak deituta.  Metroaren aurkako argudioak biltzen dituen 100.000 liburuxka banatu dituzte donostiarren artean. Besteak beste azaldu dute, ez dela Donostiak behar duen egitura eta egungo garraio publikoa bultzatu behar dela: “Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarrak gai hori hirian eta auzoetan zabal eztabaidatu dadin proposatzen du; eta garraio publikoko alternatiba malguagoak eta kostu ekonomiko txikiagokoak egon badaudela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzari proiektua geldiarazteko eskatzen diogu, erabakiak hartzeko orduan herritarren parte hartzea sustatzeko”.

Ohartarazi dute aurrekontua 173 milioi eurokoa bada ere, benetako kostua 200 milioitik gorakoa izango litzatekeela. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udaletxeak gaia jorratzean daukaten gardentasun eza salatu dute.

Satorralaiako kideentzat, Donostian Metroa eraikitzea “disparatea” da eta ez dago justifikatuta ez dimentsio urbanoagatik ezta gure hiriko eskaera sozialagatik”.

Donostiako metroa, funtsik gabea eta garestia? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>