
Jadanik 55 emakume hil ditu indarkeria matxistak 2015ean. 55, urtea amaitzeko oraindik pixkat bat geratzen den honetan. Arazoak 25 baditudu, eta 26, 27… 55 arazo potolo, eta ezkutuan geratu diren guztiak. Inork euretaz hitz egiten ez duen arazo mardulen zerrenda luze eta zabala.
Lehendik ere arazoak baziren, eta gaur beste hainbeste erantsi dizkiogu egoerari; 55 emakume erahil. 55 arazo. Baina… itxaron… Gaur ez da arazoak oroitzeko eguna ezta? Gaur ez da azaroak 25? Ah, orduan ez dago arazorik… Zertan ari naiz bada Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna ez den batean eurekin gogoratzen? Ni bezalako nesken egoera negargarria zergatik oroitzen dut gaur? Ez dakit nolatan gertatu den. Orain, gabonen atarian gaudela, ez al dugu familia ederretan pentsatu behar? Ez al ditugu arazo eta azaro guztiak ezabatu, eta dena ederra dela sinestu behar?
Arazoak 25 bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.