Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19945

Euskarazko telebista maldan behera

$
0
0
Euskarazko telebista

Euskarazko telebista Euskarazko telebista maldan behera doa. 215eko datuen arabera ehun pertsonatik hiruk soilik kontsumitzen dute telebista euskaraz. 2015eko estatistiken arabera ETB1ek %1,9ko audientzia izan du; bere daturik kaskarrenak 1992tik (urte honetan hasi ziren ikusleria datuak neurtzen). Hori gutxi balitz, ETB3, euskarazko beste kateak ere biziki emaitza txarrak lortu ditu, %0,6ko audientziarekin.

Tamalgarria da, beraz,  euskararen osasuna telebista publikoan. Nahiz eta, ETB2 gaztelaniazko emisioaren datuak ere behera egin duten azken neurketetan (%8tik %7, 4ra). Euskaldunok gure telebistaren kontsumoan hainbat kate hobesten ditugu, esaterako; Discovery, Clan, Divinity, Nova, Factoria de Ficción edo Neox. 13TV Espainiako kate eskuindarra ere euskarazko telebista publikoaren datuetatik gertu geratu da. Kontsumitzaileen hamalaugarren aukera da ETB1 batezbeste.

Hausnarketarako ordua da orain. ETB1en estrategia azken urteetan arrakasta izan duten beste kate batzuei kopiatzea izan da, Gu ta gutarrak bezalako saioak esaterako, baina badirudi horrek ere ez duela funtzionatu. Kontrara, Euskadi Irratiak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu. Nahiago dugu, beraz, euskaraz entzun euskaraz ikusi baino.

Emaitza kaskarrak ez dira laguntza ezagatik izan. Azken urtean Eusko Jaurlaritzak diru laguntza %2,1ean handitu zion EITBri 109,8 milioi eurotara iritsiz; baina alferrik. Badirudi zaborra kontsumitzekotan nahiago dugula erdaraz kontsumitu, eta beraz, euskal telebistak gaztelaniaz ematen ez diguten hori eskaini beharko liguke. Ostantzean, jai!

Euskarazko telebista maldan behera

Euskarazko telebista maldan behera bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19945

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>