Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Naturako hamaika irudi ikusgarri (II) > US mendebaldeko Parke Nazionalak

$
0
0
Yellowstone

Naturako hamaika irudi ikusgarri (II)Aurreko astean hasitako Naturako hamaika irudi ikusgarri serieak geldialdi eta azalpen zabalago bat merezi du gaurkoan, eta EEBBetako mendebaldeko parke naturaletan barrena bidaia egin nahi duzuela inoiz pentsatu baduzue, irudiak, gomendioa eta gida bikain bat hemen klik eginda.

Bidaia hark neure buru eta begiei gozagarri itzela eman zien, eta yankilandiarekiko nuen irudia ere aldatu zidala onartu behar dut, zinez gomendatzen dudan bidaia gogoangarri bat. Estatu Batuetako mendebaldeko parke nazionalak asko eta ederrak dira, Yellowstone, Arches, Canyonlands, Grand Canyon, Bryce, Zion, Sequoia, King Canyon, Yosemite, etab. Konpainia eta han ikusitako paisaia eta lekuak zoragarriak izan ziren.

Guk egin genuen bidaia zehatzaren gida honakoa, Salt Lake City eta Yellowstonen hasi, Grand Teton eta JacksonHole, Moab, Arches, Canyonlands, Dead Horse Point, Monument Valley, Page, Antelope Canyon, Grand Canyon, Bryce Canyon, Zion, Las Vegas, Los Angeles eta Disneyland, Sequoia eta King Canyon National Park, Yosemite, eta San Francisco.

Yellowstonetik hasita egonaldia plazer hutsa izan zen. Natura eta paisaiak ikusgarriak, zirrara berezia sortzen dutenak, Yogi eta Bubu-ren etxeko fauna bertatik bertara hain gertu ikustea esperientzia zoragarria, usain eta giroa sakonak, edertasun, askatasun, txikitasun eta handitasun kontzeptuen ulermen fisikoak, libertate sentiera ematen duten esperientziak.

Super-sumendi edo super-volcano bat da Yellowstone, eta eztanda egingo balu galderaz asko idatzi da… Berez eztanda garaia pasata omen luke Yellowstonek, kitzikatze eta morbo puntu bat baduela ezin da ukatu, eta sumendien fan bat naizen partetik gozamena ez besterik. Bufalo, artza, geyser eta bertako espektakulu guztia gehitzen badiozu gozamendua beste maila batera goratzen da.

Munduko parke nazional zaharrena da Yellowstone, 8 forma duena eta 8 zonatan banatua. Wyomingen hedatzen da, baina baita Montana eta Idahon ere, Mendi Harritsuen ingurunean. Yellowstone National Park ikaragarria da, itzela, ederra. Geyser-ak zirraragarriak (Old Faithful, Grand Geyser), Mammotheko terrazak ikusgarriak, ikusmenari opari polita bertako leku, paisaia eta bistak, Canyon Village, Lower Falls, Artist Point, Inspiration Point, Tower Roosevelt, Washburn, Yellowstone lakua,…

Yellowstone01 Yellowstone24 Yellowstone06 Yellowstone08 Yellowstone09 Yellowstone04 Yellowstone16 Yellowstone18 Yellowstone23 Yellowstone19 Yellowstone20 Yellowstone21 Yellowstone03 Yellowstone22 Yellowstone10

Arches, Canyonlands, Monument Valley, Grand Canyon, Bryce Canyon, Zion, Sequoia eta King Canyon National Park denak dira espazio izugarri ederrak, ikusgarriak benetan.

Yosemite ere aipatzekoa eta ikaragarria, eskalatzaile eta trekking zaleentzat paradisua. San Frantziskotik 320 km ekialdera dago eta urtero 3 milioi bisitari ditu. El Capitan eta Half dome dira bertako ikurrak.

Yosemite04 Yosemite01 Yosemite03 Yosemite02 Yosemite05

Bidaia honetako altxorretan sorpresa eta gehien harritu ninduen txokoa Antelope Canyon izan zen, ez nuen ordurarte leku hura sekula entzun ere egin. Gure indiar gidak bere kitarraz jotako Iron Maiden-en arpegioaren soinua eta hango eszenak betirako izango ditut barruan neure zoriontasunaren uneen oroitzapenetan.

AntelopeCanyon01 AntelopeCanyon02 AntelopeCanyon04 AntelopeCanyon05 AntelopeCanyon03

Bidaieko aipatzeko beste kontu bitxi bat, naturaz gozatuz 10 egun ondoren Las Vegas-era iristen zarenean jasaten duzun zaplastekoa, kontrasteak… Naturaren besoen sakontasunean murgilduta, gizakiaren harrokeria eta sentsibilitate eza hain handia den garai hauetan, berriz izaki zentzudun bat izatera iritsiko garen galdera egiten diot neure buruari, natura gizakiaren inspirazio iturri apal bezala, umiltasuna balore… Utopia.

Naturako hamaika irudi ikusgarri (I)

Naturako hamaika irudi ikusgarri (II)

 

Arches Arches Badwater - California CraterLake - Oregon Bryce Canyon - Utah Valley of Fire - Nevada Yellowstone Yellowstone Utah Grand Canyon Canyonlands Horse Shoe Monument Valley Devil's Churn - Oregon

Naturako hamaika irudi ikusgarri (II) > US mendebaldeko Parke Nazionalak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik