Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Zazpi izen ihes egiteko

$
0
0
Zazpi izen ihes egiteko

IMG_0014(1)

photo-1
Liburuaren azala

Zazpi izen erabilita lortu zuen Hyeonseo Leek etxetik alde egitea. Eta nik aspaldi nuen apetitua etxea hitzaren definizioa zabaltzekoa. Bilatu gabe aurkitu dut liburu honetan asegarri egin zaidan arte. Ehundaka definizio eta berdefinizio aurkituko dituzue, baita askatasunari buruzkoak ere. Sarri, beste herrialdeetako historian bezalaxe, hemen ere biak alkarri lotuak baitira: etxea eta askatasuna. Hauxe duzue bada, ipar korear baten ihesaldiaren kontaketa.

(Frantsesetik euskarara pasatu dut pasarte hau, balio dezala amuak).

 

Esan dit Changbaien (Txina) dela eta Hyesan (Ipar Korea) ikusten duela errekaren beste aldean.

“Ez gerturatu, ezagutu egingo zaituzte, esan diot.

-Nuna, esaten dit, sentitzen dut, baina bueltatzea erabaki dut. Berriro sartuko naiz.

-Hau ez da barregarria

-Ilea moztu dut, praka bakeroak bota ditut…

-Zer? Garraxi egin diot odola zainetan izoztuta. Ezin duzu hori egin!

-Yoon-jiren ama arduratuko da guztiataz. Sekula ihes egin ez banu bezalakoa izango da guztia…”

 

Kontzentratzen saiatu nintzen. Bere erabakia uztera bultzatu behar nuen.

“Min-ho, entzun nazazu ongi. Orain gurutzaten baduzu, ezingo duzu berriz ere ihes egin. Ez dugu berriro sekula alkar ikusiko.

-Ez dut inongo etorkizunik Seulen, eztakit gai naizen ikasketak egiteko. Hyesanen zoriontsua izango naiz eta han badakit nola dirua irabazi

-Dudak dituzu iritsi berria zarelako eta denak bildurra ematen dizu. Baina parebat urtetan aldatuko duzu ikuspuntua.”

 

Ez ninduen arrapostik ematen. Arnasa sakona hartzen entzuten nuen, gauzak berak gura ez dituen bezala gertatzen direnean egiten du hori.

“Min-ho, zu nere anaia zara, ez zaitut galdu gura. Zu zara etxeko gizona. Pentsatu amataz. Bere dolua imajinatzen duzu? Gurutzatzea beldurgarria izan da, badakit, eta ez da bukatua. Baina guzti hau gainditu dezakezu. Egin duzu okerrena. Gazteak gara, Min-ho, etorkizuna gure parean dago. Ez ondoratu guztia…

-Eta Yoon-ji…?

Guztiok gaude dilema berdinaren parean. Gure erabaki bakoitzak maite ditugunetatik banantzen gaitu.

-Gurutzatuko du berak ere.”

 

Banekien beldur horiek nondik zetozen. Uste zuen sekula ez zela inor beragatik interesatuko Hego Korean.

“Neska piloa daude hemen. Baditut lagunak. Aurkeztuko dizkizut. Beraiek badakite zu nere eroia zarela.

-Ez dut…

– Ameriketara joango gara. Unibertsitateko tituluak ateratzen baditugu, joan gaitezke. Askatasunaren herrialdea da

-Baina zer egingo dut nik han?

-Dana egin dezakegu. Askeak gara. Erabakia hartzea da kontua.”

 

Ordubetez hitzegin genuen. Poliki poliki ekarri nuen errealitatera. Bitarte horretan ehundaka pauso eman nituen aurrera eta atzera.

“ Gure etxea besterik ez dut buruan… Ez dut suportatzen ahal zerk itxoiten nauen ez jakitea.

-Badakit.

-… arrazoia duzu, bueltan nator.”

Eskegi eta banku batean eseri nintzen. Dardara egiten zidan gorputz guztiak, justiziazko istripu bat ekidin duen hegazkin-pilotu bati bezalaxe.

Zazpi izen ihes egiteko bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>