Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera?

$
0
0
12565625_10153228772941389_7492416956403398152_n

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera?

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera?

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera? Nire amaren hiria” izeneko dokumentala egin du Oihana Bartra Bertsolariak Bilboko euskal kulturgintzaz. Elkarrizketatuei gaiak jarri dizkie Bartrak bertsotan eta haiei erantzuten ahalegindu dira Galder Perez antzerkilaria, Goizalde Landabaso idazlea, Adur Larrea marrazkilaria, Josu Martinez zinegilea eta idazlea, Lutxo Egia idazlea, Nora Aurrekoetxea artista plastikoa, Matxalen De Pedro dantzaria eta Nora Gaintza abeslaria.

Zer suposatzen du euskaradun eta bilbotar izateak? Harritu egiten omen da jendea, oraindik ere, bilbotar bat euskaraz entzutean, hala kontatu du Galde Perezek. Bat datoz gehienak euskaraz aritzea, eta bereziki Bilbo bezalako hiri batean, militantzia kontua dela esatean. Hainbat erronka dituzte esku artean, nork bere alorrean, eta gako ugari jarri dituzte mahai gainean. Bartrak, hainbat galdera kantatu ditu: Nor gara eta nora goaz? Euskal eta kultura bat ala bi dira? Badaude espazio nahikoa? Erakundeak? Zailtasunak? Pozak?

Ez dira makalak, kulturgile bilbotarrak botatakoak. Euskal kulturgintza, oro har, aldatu egin da azken urteetan eta horretaz ohartu dira Bilboko kulturgileak ere. Euskaraz kontrakultura egiten omen da, baina Egiaren ustetan gauzak naturalizatzen ari dira. Kultur sorkuntzarako espazioak egon badaude, baina elkarren arteko saretzea falta dela diote; proiektu komunak sortzea. Etorkizunean beharrezkoa izango ote da? Airean gelditu da galdera.

Erakundeen rolaz ere aritu dira: erakundeak bai, baina menpekotasunik gabe. Erakunde publikoen gehiegizko protagonismoa salatu dute. Baikor agertu dira, hala ere, Bilboko euskal kulturgileak: olatu bat harrapatu dute eta orain surfeatzen hasteko unea da.

Jarraian dokumentala osorik ikusgai:

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik