Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Arrainak

$
0
0
Arrainak
Arrainak
Arrainak

Demagun ibai bat dela teknologiaren eta informazioaren jendartea, korronte bizi-bizikoa. Eta zu eta ni arrainak garela, beste milioika diren bezala. Laster batean aurrera, beheruntz, jarioak nora garamatzan ezin asmatuta. Elkarri apenas begiratzen diogula, denbora galtzearen beldurrez. Inertziaz bizkor, ia hegatsei eragin beharrik gabe.

Demagun arrain zaharrenak eta arrain eszeptikoak daudela. Ubidearen alboetara ihes egiten dutenak. Ez baitute ur bizien meneko dantza egin nahi. Arrotzak baitzaizkie ur gehiegi oxigenatuak eta ur azaletako apar eta zurrunbilo larderiatsuak. Nahiago baitituzte ertzetako putzu geldoak, sustrai azpietako zuloak. Landare berberari begira egotea, bere zain eta bihurgune bakoitza ezagutu arte. Nahiago baitituzte solasaldiak eta denborari denbora ematea.

Demagun badirela arrain batzuk korrontearen aurka igeri egiten dutenak. Izokinek nola salto eginez, inork baino indartsuago eta determinazio gehiagoz hegatsei eraginez. Urjauzietan gora, bizio eta inertzia denen aurka.

Lehenak beherantz doaz, noraezean, korrontearen meneko. Bigarrenak arrantzatu egiten dituzte ur geldoetan, eskura eta zaurgarri. Hirugarrenak hartzen bazka dira.

Arrainak

Arrainak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>