
Gaztelania = errespetua. Nahiko zeresan sortu dute PPko Javier Garciaren adierazpenek. Nafarroako hezkuntzako lan eskaintza publikoari buruzko eztabaidan, euskararekin lortutako kristoren perlak bota ditu; itxuraz, harrituta geratu da legebiltzarkidea sindikatuek euskaraz hitz egin zutelako: “Errespetuagatik, gaztelania erabili beharko zenukete, parlamentari gehienek entzungailuak jarri beharrik izan ez ditzagun”.
Adierazpen horrek sare sozialak aztoratu ditu. Twitterren, ugaritu egin dira #JavierPonteLosCascos traolarekin idatzitako txioak. Jende askok erantzun dio Garciari euskara ikas dezan eskatuz eta, bitartean, entzungailuak erabiltzeko esanez.
Hori gutxi balitz, Garcia nahastu egin zen bere interbentzio hasieran; “atónito” (txundituta) esan beharrean “atónico” esan zuen.
Hemen txio batzuk:
Hau ere entzun beharra.#EuskarazBiziNahiDut eta Javier honek ez dit ukatuko #JavierPonteLosCascos https://t.co/c4H0sfFRP1
— irunerriko aek (@irunerrikoaek) January 29, 2016
“Atónica” ni geratu naiz holako pertsonaiarekin. Non lortzen ditu PPk xelebre hauek?#JavierPonteLosCascos y aprendehttps://t.co/w8b92GWtaI
— nagorgorita (@nagorgorita) January 28, 2016
“Atónica” ni geratu naiz holako pertsonaiarekin. Non lortzen ditu PPk xelebre hauek?#JavierPonteLosCascos y aprendehttps://t.co/w8b92GWtaI
— nagorgorita (@nagorgorita) January 28, 2016
Ahotsaren bideoa:
Gaztelania = errespetua bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.