Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

$
0
0
Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua
Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua
Sustatu Interneteko albistegian argitaraturik aurkitu dugu pitxi hau, eta Zuzeuren erabiltzaileentzat interesekoa izan daitekeelakoan dakargu hona.
.

Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) gaur egungo euskal margolari aipagarrienetako bat da. Lan egiteko duen era harrigarria grabatu du Agirre Center Fundazioakstop-motion bideo batean.

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Hona bideoa:

Behin eta berriro berregiten duen mihise horretako margoetan, Lazkanoren motibo nagusietako batzuk ikusten ditugu, beti figuratiboak. Paisaia espektakularrak dira Lazkanoren marketako bat, baina “errealismo” huts batetik dagoela argi dago: burutik ateratzen ditu paisaia horiek, ez benetako ikusmira naturaletatik, eta askotan sartzen ditu elementu fantastikoak bertan, hala-nola zulo ez naturalak ozeanoan, edo airean hegan dauden mendi-kateak (goian).

Bideoan egin eta desegiten dituen motibo horietako batzuk, margo amaituetan ere ikus daitezke:

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Bideoan gutxiago ageri dira Lazkanoren beste motiboetako batzuk: arkitekturak. Kanpo zein barnekoak (erakusketa aretoaren unea, hala ere, hor dago bideoan), zahar zein modernoak. Lan hauetan ere zalantza sortzen dizu margolariak: benetako eraikin eta paisaia urbanoak dira horiek, ala irudimenean bizi diren espazioak dira? Batzuetan, bien nahasmena dira, hala nola adibide hauetan.

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Natura eta arkitektura nahasten dituen bezala, batzuetan beste artista batzuei eginiko omenaldiak ere badaude. Horra bi ale, Chillida eta Giacomettiren omenez.

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua

Bere webgunetik abiatu zaitezke, Jesus Mari Lazkanoren lana hobeto ezagutzeko

Jesus Mari Lazkano margolariaren lana eta lan-prozesua bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>