
Egiatarrak euskaraz
Egian Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenaren bitartez urtarrilaren 8tik martxoaren 4ra arte hainbat herritarrek euskara hutsean bizitzeko apustua egin dute Donostiako Egia auzoan. Astez aste lekuko sinbolikoa pasako diote elkarri, eta astebeteko txanda ezberdinetan parte hartuko dute herriko zenbait eragile eta norbanakok.
Euskaraz aritzerakoan izaten ditugun zalantza eta egoerei aurre egiteko estrategia berriak ikusarazi nahi dituzte: denda batean euskaraz ez dakitenean, solaskideak euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gauza ez denean, euskaraz ez dakien batek inguru osoa erdarara bultzatzen duenean…
Eguneroko egoera hauetan euskaraz aritzea eta hortik ikasitakoa konpartitzea da ekimenaren helburua; modu kolektiboan esperientziak trukatzea eta pausoak ematea.
Blog bat jarri dute martxan, eta bertan esperientzia ezberdinak jasotzen dituzten bideoak ikus daitezke. Argian ekimenean parte hartu duten hainbat kide elkarrizketatu dituzte eta, momentuz, pozik azaldu dira: “Uste baino gehiagorekin egin daiteke euskaraz”
Ekimena behar bezala bukatzeko Egia Euskaraz eguna antolatuko dute martxoaren 12an.
Euskaraz bizitzeko hautua egin nahi duten beste herri zein auzoentzat proposamen interesgarria izan daiteke. Zer deritzozu?
Egiatarrak euskaraz bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.