
Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer?
Artearen Historiako eskola batean irakasle batek plazaratu zuen kezka izan zen. Hau da gure inguruan aurkitzen diren hainbat eta hainbat eliza, monasterio, ermitak… zein iragan espero dezakegu guzti hauentzat?
Ustez ziur nago herrixka txikietako Elizenganako maitasuna dugun pertsonok, gero eta gutxiago garela. Alegia, gizartearen noranzkoa, post modernitate eta globalizazioak dakarren pentsamoldearen efektuari loturik, gero eta gehiago, gizartea erlijiositatetik urruntzen ikusten dugu, azken jenerazioetan joera gehiago nabarmenduz. Gizartearen oinarri sinboliko eta moralen hausnarketan pausatu barik, garapen sozial hori arazo zehatz batean zentratu dezakegu, hau da zer egin dezakegu iragan hurbilean balore sakratua zuten, baina egun espazio hutsak bihurtu diren eliza guztiekin?
.
Estatu espainiarrean gertatzen den bezalaxe, Euskal Herrian aurkitzen dugun ondare artistiko higiezina (elizak, komentuak, harresiak, jauregiak…), beste herrialde askotan ez bezala, izugarri handia da, bertako aberastasun historikoaren parekoa. Aldaketa baina zera da, aurretik gizarterako funtzio praktiko bat betetzen zuten espazio izatetik, egun soilik balore sinboliko, historiko edo artistikoa izan dezaketela. Ondarearen “altxor” horren zaintzea bada ez da dirudien bezain sinplea. Balore kulturala duten objektuak zaintzeko ardura sozialaren ideiaz harantzago, bestelako hainbat elementuk hartuko dute parte erabaki praktikoengan.
.Arazoa betiko legez, jabetza eta ekonomia esparruan aurkitzen dugu, batetik eliza eta botere zibilen arteko interesen talka, jabetza eta ardurak dakarren alde on eta ez hain onekin. Hala, hainbatetan eraikin erlijioso hauen erantzule nagusi eta bakarra Elizaren erakundea izendatuko da, aldiz galdurik eta ahazturik dauden bigarren mailako eraikin erlijiosoen mantenurako nola entitate publikoen laguntza eskatzen duten. Panorama hau ez da berria izango, publiko eta pribatuaren arteko kontraesanak historian zehar errepikatutako egoera dela badakigu, baina betiko moduan, konponbide ziurrik gabekoa.
Egoera egungo panorama sozialean txertatzea izango zen interesgarriena, batik bat arazoari perspektiba berri batekin gerturatzea arazora, ondorengo gizartearen noranzkoa kontuan izanik. Zergatik ez zaie eliza eta ermita txiki ahaztu horiei bigarren bizitza bat oparitzen? Europa iparraldean, gehienbat Erresuma Batua eta Danimarkan, asko dira adibideak non antzinako elizen eraikinei bere funtzio erlijiosoa kendu eta aisialdi edo kultura ekimenetarako espazio bihurtu dituzten. Erresuma Batuan urtero 20 bat eliza ixten omen dira, Alemanian ere azken hamarkadan 515 eliza itxi zituen. Sekularizazio prozesu hori fidelentzat mingarria izan badatekeen ere, betiere iritzi eta argudio sendoei loturik, aukera bat izan liteke. Berrerabiltze honekin espazioa funtzionala eta sistema ekonomiko barruan erabilgarria bihurtu zitekeen, aurretik elizak zuen funtzio sozialaren ber planteamendu bat bezala ulertuz. Bestalde ere, kontuan izateko da nola eliza askok herri baten identitate eta bateratze sentimenduarekin lotzen diren, nola adibidez nahiz eta urte osoan zehar ohiko liturgia erlijiosoetan aurkitzen diren fededunak oso gutxi izan, urteko bizpahiru egun berezietan eliza hauek fededun “sutsuez” gainezka izaten diren.
Erabili gabeko elizek dakartzan kezka, gobernuen arreta deitzeko adinako arazoa bihurtu da eta urteak pasatuta, nabariagoa izango da seguru. Agian, jada Aristotelesek bultzatzen zuen bezala, erabaki bikainena bi muturren arten aurkituko da, alegia batetik espazio eta artearen balorearen kontzientzia gizartean zabaltzea eta bestetik hauen biziraupena bermatzea, nahiz eta ez jatorrizko funtzioarekin izan.
Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer?
Gure eraikin erlijiosoen inguruan. Eta orain zer? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.