Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Hades, Karonte eta errefuxiatuak

Image may be NSFW.
Clik here to view.
Caronte-mitologia

Hades, Karonte eta errefuxiatuak

Bigarren hezkuntzan latina eta  greziera ikasi nituen, besteak beste. Lehen ikasgaiaz “rosa, rosa, rosae” edo antzeko zerbaitez gain ez naiz asko oroitzen; greziera berdin, “jorroña ke jorroña” eta kito.

Image may be NSFW.
Clik here to view.
Karonte
Baina grezieran, hizkuntzaz gain, mitologia pixka bat ere ikasi genuen, eta azkenaldian pertsonai zehatz bat datorkit gogora behin eta berriz: Karonte.

Karonte Hades jainkoaren txalupa-zaina zen. Hades azpimunduaren jainkoa zen, “beste aldeko” esparruan agintzen zuena, hil ondoren zegoen zera horren dominatzailea. Karonteren zeregina hil zirenak bere txalupan beste aldera garraiatzea zen. Ondo oroitzen banaiz, greziarrek beren hildakoei bi txanpon jartzen zizkieten begien gainean (hau ia ez dakit klasetik gogoratzen dudana den edo Troya filmekoa), ur ertzera iritsitakoan Karonteri bidaia ordaindu eta Hadesen lurraldera igaro ahal izateko. Ez dakit ordainsaria beti berdina zen, txanponetan edo urre pipitetan, eta zerbitzua pribatizatu bazuten garestiagoa aterako ote zen tiketa, baina beno, oinarria hori da behintzat, Karonteri ordaindu egin behar zitzaion, bestela hor konpon.

Berrian albiste hau irakurri berri dut. “NATO prest legoke Egeo itsasora patruila bereziak bidaltzeko. Talde horien helburua litzateke, Turkiatik Greziara errefuxiatuak eramaten dituzten giza trafikatzaileak geldiaraztea“.

Karontek Hadesen zerbitzura lan egiten du. Hadesek bake bila dabiltzan arimei itsaso zakarra ez den beste bide bat eskainiz gero, Karonte lanik gabe geldituko zen.

Hades, Karonte eta errefuxiatuak

Hades, Karonte eta errefuxiatuak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik