
Zinema The Simpsons telesailean
“The Simpsons” hasi nintzen ikusten nerabezaro hasieran, eta oraindik ere horretan jarraitzen dut. Ez diot gorazarrerik egingo telesailari, zenbait beltzune dauzka. Baina txiki-txikitatik ikusi dut, eta oraindik ere zapping egiten ari naizenean kanalen batean topatzen badut begira gelditzen naiz.
Oroitzen naiz atal batean tabernan zegoela gizon koadrila. Txantxak egiten zituzten emakumeak ez zirelako bertara sartzen. Emakumea beti dago umeekin. Patriarkatuak ezartzen dituen rolen erreprodukzioa erabatekoa. Momentu batean jendea desagerrarazteaz hasi ziren hizketan, eta horretan espezialista Peron argentinarra zela esan zuten. Ez Videla, ez Pinochet, Peron. Horrelako astakeriak milaka. Esaldi bikain batzuk ere egon badaude noski, eta nire gustukoena Groucho Marxen uztaren parekoa dela esan daiteke: “Burns jaunak munduko diru guztia eduki dezake, baina bada inoiz erosi ezingo duen zerbait: dinosauro bat“.
Groucho Marx aipatu dudanez, telesail honen eta zinemaren arteko lotura azaltzen duen bideo bat topatu berri dut sarean. Bertan, “The Simpsons“-en hainbat pelikulei egindako keinuak agertzen dira, filmetako eszena esanguratsuak marrazki bizidunek interpretatuta. Marrazki hauek urteetan ikusi dituzuenontzat kuriosoa suertatu daiteke, baina horretaz gain agertzen diren pelikulak ikusteko modukoak dira. Lotura honetan ereferentzia eta eszena gehiago agertzen dira.
https://www.youtube.com/watch?v=_84e7IDaRjQ
Zinema “The Simpsons” telesailean
Zinema The Simpsons telesailean bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.