Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19720

Diario Vasco-Navarro

$
0
0
Diario Vasco-Navarro

Diario Vasco-Navarro

Zaila da modu objektiboan neurtzea Diario Vasco egunkariak Gipuzkoako jendartean daukan eragina. EH Bilduren aurka azkeneko urteetan egin duten lana ikaragarrizkoa izan da, hondakinen aferatik zelai batean jarri nahi zen artalde bateraino. Bonbardaketa, egunero, albiste eta albiste bihurtzen zituzten gertaera ezberdinekin hornituta, baina dena norabide berean: beste modu batean eta beste interes batzuen alde jarduten zuen gobernu baten higadura.

Nafarroan aldaketa eman zen unetik agerikoa zen egunkari honen homologoak, Diario de Navarrak, berdin jokatuko zuela. Kontua ez baita gai zehatz baten inguruan egin dezaketen desitxuratzea, baizik eta egiten den GUZTIA, GUZTIA, modu negatiboan jantzi eta maleziaz egositako pozoi hori Nafarroako jendartearen zati handi baten bazka izanen dela. Ahaztu Diario de Navarraren ildo editorial zehatzaz: eskuina, espainiarra, monarkia zalea… Orain, euren ildo estrategikoen mesedetan, pausu taktikoa eman dute: aldaketaren aurka erabili dezaketen edozer gauzari hauspoa ematea.

Diario Vasco-NavarroDiario Vascok tresna eraginkorrena hondakinen kudeaketaren bueltan topatu zuen, eta hitz magikoa sozializatu: inposatzea. Ez dakit oso goiz ez ote den Diario de Navarrak bere lanabes nagusia hautatu duela esateko, baina irudipen hori daukat. D eredua zabaltzea ez baita Iruñeako kontua, Nafarroa osokoa baizik; eta hitz totemikoak jada eman du jauzia tinta eta paperera: inposizioa. Horretaz gain, gobernuko koalizioan talkak sortzen dituen gaia da, beraz ezaugarri oso erakargarriak dauzka gai honek erregimen zaharraren jarraitzaileentzako.

Berdin dio D eredua zabaltzea justua eta demokratikoa izatea, bost axola nafar guztiek hizkuntz eskubide berdinak izatea zilegi dela aldarrikatzea. Ez birziklatzea ez dela eskubide bat esatea ere oso zentzuduna da, baina begira. “Inposizio” kontzeptua sozializatzea lortzen badute, kito.

Diario de Navarra hasi da portada eskaintzen kontzentrazio txikiei. Elur bola handitzea besterik ez dute nahi, eta berdin dio gobernutik zer argudio erabiltzen den, aise lortu dezakete inposizioaren kontzeptua sozializatzea. Gipuzkoan gaizki egin ziren gauzetatik ikasi eta erronka honi hobe heldu dakioke Nafarroan.

Horretarako ezinbestekoa dira herri mugimendua eta bere komunikazio tresnak, Diario de Pattarra barne; baina jada aldaketaren alde dauden horietatik harago zabaltzean egongo da erronka nagusia.

Diario Vasco-Navarro

Diario Vasco-Navarro bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19720

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>