
Iñarrituk Tarkovskyri: kopiatu ala omenaldi?
Alejandro González Iñárritu berak aitortu zuen, The Revenant azken filmaren karietara, The Guardianen argitartutako elkarrizketa batean, Tarkovsky zuzendari errusiarraren Andrei Rublev dela biziraupenari eskainitako filmen artean gustukoen duenetako bat, beste hiru filemeren baimenarekin, jakina: Kurosawaren Dersu Uzala, Coppolaren Apocalypse now, eta Werner Herzogen Fitzcarraldo.
Baina non hasten da inspirazioa eta non kopiatze lana? Non om non plagioa?
Badirudi halako zerbait eman nahi duela aditzera Misha Petrick diseinatzaile errusiarrak, argitaratu berri duen montajearekin. Bertan, aipatu fi filmeetako irudiak ikus daitezke pasatzen eta, bai, badago antzekotasunik.
Baina pekaturik ba ote den erabakitzea, zeuri dagokizu.
Iñarrituk Tarkovskyri: kopiatu ala omenaldi? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.