Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Oskoletik ateratzeko garaia dator

$
0
0
Oskoletik ateratzeko garaia dator

Oskoletik ateratzeko garaia dator
Oskoletik ateratzeko garaia dator

Itsurik txarrena, ikusi nahi ez duena. Arazoa dagoela onartzea omen da irtenbidea topatzeko lehen urratsa. Zalantzarik gabe, emanda dago lehen pauso hori gurean: geroz eta zabalduago dago euskalduntze-prozesuak geldialdian sartzeko arriskua duela, eta premiazkoa dela zerbait egitea. Euskalduntzen ardura duten guzti-guztiek azaldu dute kezka hori: Hizkuntza Politikako Sailburu Ordeak, Euskaltzaindiak, Topalabeak, euskalgintzako eragileek, eta baita norbanako askok ere.

Eztabaida zabaldu da eta pozgarria da ikustea, ñabardurak ñabardura, adostasun zabala dagoela euskaldunon artean, bai diagnostikoan, bai helburuan. “Berdintasuna izan behar dugu helmuga” esan du Gemma Sanginesek oraintsu, Hizkuntza-aktibismo tailerrean. Hautatzen dugun hizkuntza bata zein bestea izan, hiztunok hizkuntz eskubide eta aukera berdinak nahi ditugu gure hizkuntza erabiltzeko. Benetako askatasun praktikoa nahi dugu hizkuntza hautatzeko orduan: euskaraz jardutea erdara erabiltzea bezain erraza eta posiblea izan dadin. Gaur egun, ez da horrela. Horregatik ez da hazi euskararen erabilera.

Proposamenak egiten hasi dira adituak. Argi dago ezinbestekoak direla adituen eta euskalgintzaren ekarpenak, eta baita politikarienak eta agintarienak ere. Funtsezkoa da iraganeko diskurtso zatitzaileak gainditzea eta elkarlanean aritzea asmoarekin bat egiten dugun guztiok, bakoitzak bere arloan, eta denok ondo koordinatuta. Erdal hiztunen konplizitatea ere beharko da hizkuntz ohiturak aldatzeko. Beraz, bidea ezin da izan erdal eta euskal hiztunen arteko gatazka, kolaborazioa baizik; elkarrekiko errespetuan eta enpatian oinarritutako lankidetza, hiztun ezberdinen arteko bizikidetza sanoa bermatzeko.

Hori esanda, euskal hiztunok ezin dugu gure erantzukizuna delegatu, guri dagokigu hizkuntz jokabide eredugarriak erakustea. Korrikaren abesti batek dio “Txori ezin zen eta izan ginen sator, ezkutua uzteko garaia badator”. Sator izateari utzi diogu askok, eta plazara atera gara euskaldun, baina, sarritan, barraskilo-konplexua barneratuta: erdara somatu bezain laster, antenak bildu, kuzkurtu, eta oskol barruan ezkutatzen gara. Hori da askotan ingurukoei transmititzen diegun hizkuntz jokabidea. Aspaldi esan zuen Jon Sarasuak ezinbestekoak direla baliabide psikologiko eta emozional berriak. Psikologoek diote asertibitatea lantzea komeni dela, eta konfiantzaz, ilusioz eta enpatiaz aritzea. Eskura daude TELP eta Hizkuntza-aktibismoa bezalako tailerrak gaitasun horiek ikasteko eta entrenatzeko. Agian, onuragarria litzateke ezagutza hori zabaltzea euskaldunon komunitatean. Modan dauden hitzak erabilita, ahaldundu egin behar dugu hiztun-komunitatea, nolabait: saretu, trebatu, motibatu eta aktibatu, ereduagarriak izan daitezen gure hizkuntz jokabideak. Bestela, antzuak gerta litezke euskararen erabilera hedatzeko beste ahalegin guztiak, arrakastaren gakoa euskal hiztunon aktibazioa izan baitaiteke. Lehenik geuk egin, eta gero besteei eragin.

barraskiloak

Oskoletik ateratzeko garaia dator bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>