
Arnaldo Otegik lehendakari izan nahi du
Logroñoko espetxetik atera bezperan New York Times egunkariak baieztatu du zurrumurru ozena. Arnaldo Otegik EAEko lehendakari izateko bere burua aurkeztuko du EH Bilduren hautagaitzen baitan. Hope and Fear Await a Basque Leader on His Release From Prison (Lider euskaldunak itxaropena eta beldurra du zain espetxetik askatzean) artikuluan jaso dute Otegik kartzelatik idatziz bidalitako gutuna. “Espainia eta Frantziako gobernuak irtenbiderik gabeko egoera luzatu nahi dute, beldur direlako behin fase hori bukatuta, segidan erabakitze eskubidearen fasea etorriko den”.
Sei urte eta erdi gatibu eman eta gero goizean goiz espero dute Otegiren irteera, eta Logroñoko espetxe atarian egingo ditu lehen adierazpenak. Arratsaldez, Elgoibarren ongi etorria emango diote, ospakizun giroan; kontzertuak izango dira, tartean Fermin Muguruzarena. Larunbatarekin helduko da ekitaldi politikoa, Belodromoan, Donostian.
Egun handia izango da abertzaleentzat eta bereziki ezker abertzalearentzat, indar sinboliko galanta metatu baituen liderra baita. Ikusteko dago Otegiren askapenak zenbaterainoko hauspoa emango dion ilusioz erdipurdika dabilen independentismoari.
Arnaldo Otegik lehendakari izan nahi du bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.