Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

$
0
0
ZUZEU-gaztea-saria-otsaila

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

2016an, Zuzeuko Gaztea Saria abiatu genuen, eta 150 euro ditugu hilabetero 30 urteko idazleen sarrera onenarentzat; Azkue Fundazioaren laguntzarekin banatzen dugun saria; gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortua.

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea SariaSariketaren lehen hilabetean, urtarrilean, sei sinadura izan genituen gurean, eta bukatu berri den hilabetean beste sei; berriak hiru. Guztira, otsailean, zortzi sarrera argitaratu ditugu GAZTEA atalean.

Guzti horien artean, Alazne Sainz Gil de Paules saritzea deliberatu dugu, otsailaren 22an plazaratu zuen “Feminaziak sutan” sarreragatik.

Azken aldian askotan entzuten dugun hitz baten azterketatik abiatu eta ondotik kontrako zein aldeko iritziekin ekarri duen eztabaidagatik.

Zorionak Alazne, otsaileko Zuzeu Gaztea saria irabazi duzu-eta. Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

Bide batez, esan dezagun, martxoko Zuzeuko Gaztea Sarian lehiatzeko epea zabaldu dela.

Gazte, hartu parte!

.

zuzeu.eus-logo2Azkue-logo

ZUZEUko GAZTEA SARIA

zuzeu

ZUZEUko gaztea saria: hilean 150€ artikulu onenari hilabetero 2016an

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>