Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19667

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla

$
0
0
Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla

Bistan da sasoi betean irten dela Arnaldo Otegi Logroñoko kartzelatik, areago, esango nuke, atleten antzera, prestatzeko eta konzentratzeko astia ukan duela hango ziegetan eta hori profitatuta agertu zela bere jaioterrian denon aitzinera.

Hitzaldia irmo bezain hurbila egin zitzaigun han bildu ginenoi, geure uste politikoak zirenak zirela ere.

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perlaElgoibarko plazan dago EAJren egoitza eta hango balkoietan ere ageri ziren bateren batzuk Arnaldoren hitzaldiari adi. Jendartean tartekaturik, kontu askorik ulertzen ez zuten etorkin berriak ere baziren, han gertatzen ari zena ulertu nahian. Agureak eta atsoak, ikuskizuna galdu nahi ez zutenak, gazte eta ez hain gazteak, presoak kalera, amnistia osoa! ahotan hartzera ausartzen ez zirenak… Denen aitzinean mintzatu zen Arnaldo. Argi, garbi eta oso bitaminaturik.

Esan zituen gehienak espero izateko modukoak ziren: presoak kalean behar direla, independentzia dela helburua eta borroka bidea… Beste edukietako batzuk, testuinguru berriek agindutakoak izan ziren: etxegaltzeen kontra, langabeziaren kontra…

Gutxi edo asko, denak ederki bilduta agertu dira prentsan, irrati eta telebistetako korteetan.

Baina badira bi kontu inork gutxik aipatu dituenak eta nire iritzirako oso esanguratsuak direnak.

Euretako lehenengoa mikroa hartu bezain azkar esan zuen: “Sei urte pasatu dira eta desentrenatu xamar nago, baina hartuko diot trukilloa berriro…” Bai, trukillo hitza erabili zuen, esanez bezala, ikusiko duzue apurtxo bat ibilita, nola hartuko diodan pausoa politikagintzaren kontu honi. Hitzok oharkabean pasatu badira ere, guztiz esanguratsuak egin zitzaizkidan niri eta Arnaldok dakarren aldartearen erakusgarri bikain.

Bigarren perla hitzaldiaren erdian oldar ikaragarriz bota zuen starlux bat izan zen. Hau ere ez dut ikusi hedabide nagusienetan aipaturik eta esango nuke, iritsi zen unean iritsi zelako eta erabili zuen indarra hain handia izan zelako, txaloak eta aupahiak orduantxe piztu zirela bizien. Nire inguruan bai, behintzat.

Gutxi gora behera honakoa esan zuen, gaztelaniaz: gure borroka ez da sekula izan herri andaluziarraren edo gaztelauaren kontrakoa, Vallecaseko langileen edo Andaluziako jornalarien aurkakoa, baizik eta estatuaren aurkakoa, herrien askatasuna eta langileen berdintasuna ukatzen dituzten elite ekonomikoen eta oligarkikoen kontrakoa!

Ondoren etorri zen txalo eta aufakaden zalaparta, berebizikoa izan zen, seguru asko gure herriko plazaren historian sekula entzun den handienetakoa.

Agian ez du berebiziko garrantzirik ukango aipamen honek, eta irudipen partikularra baizik ez da izango, baina esango nuke, trukilloaren kontuarekin batera, hitzaldiarekin sarean harrapatuta ginduzkanez  besteko arrain batzuk atzemateko asmoa erakusten duela hitz horiekin Arnaldok. Eta ez bakarrik Podemosen ur berrietara doazen arraintxo leikegutarrak, baizik eta urrunagoko uretan noraezean dabiltzanei ere egiten diela dei.

Apustu egingo nuke zapatuan Anoetan esango dituenetan ikusiko dugula estrategia honen guztiaren segida.

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19667

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>