Lagun batek jarri ninduen arrastoan, “Ternuako hauek gero eta erdaldunago ari dozak”.
Eta bai, hasierako euskarazko esloganak desagertuz joan dira kamisetetatik, ingeles “kosmopolitaren” mesedetan, euskara negoziorako txarra balitz bezala. Euskara “erakargarri” egiteko ahaleginean “lagun”, nolabait esateko. Bezero euskaldun otzan asimilatuak zaindu beharrik ez balego bezala.
Eta Facebooken ere, ia-ia guztia españolez (barka bezate bihotz abertzalerdarazale minberek).
Eta gu etxean beti Ternuaren alde, euskaldunak zirelakoan, etxekoen alde egin behar delakoan, baina bertoko beste marka askorekin bezala, Ternuarekin ere atsekabea hartu dugu.
Eta jakin badakigunez bidea, beste norabait luzatuko dugu zangoa, Ternua erosteari utzita, euskaldunak berriz gogoan hartzen gaituzten arte.
Bide luzea…
The post Ternua… non gogoa? appeared first on zuzeu.eus.