Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19867

Lengoaia sexistaren hobenak

$
0
0
Lengoaia sexistaren hobenak

Lengoaia sexistaren hobenak

Atzo ospatu zen martxoaren 8aren karietara, berriro ekin diote berdintasunaren aldekoek lengoaia salatzeari.

Lengoaia sexistaren hobenakErdaraz esaten da herrenak harzolari egozten diola errua. Euskaldunen artean katua da errudun hautua eta ehiztari txarren artean eskopeta okerra. Ez al gara tiroa okerreko lekura botatzen ari? Ez al gara gu herrenak eta ez zorua? Ez al gara 350 urtegarrenean Joan Tartas aszetikoa jauzi zen zulo berean geure burua sartzen ari? Hanko lengajia ezpada aski eder, hanko euskarak du ogena, eta ez euskaldunak zioen zuberotarrak eta oraindik ari gara zigorra ordaintzen.

Badago beste bide bat, malkarragoa ausaz baina artezagoa: autokritikarena. Geuk dugu erru edo ogena, eta ez lengoaiak. Soinuek ez dute ideologiarik, morfemek ez dute maliziarik, hitzak ez ditu deabruak zamatzen. Deabrua ez da existitzen, mamuak existitzen ez diren bezalaxe, nahiz eta gu soinu, morfema eta hitzen atzean ikusten etengabe tematu. Ni neu, lengoairen sexukeria kontuan ere, Etxeberri Sarakoarekin nago: halatan beraz hobena lehen da gurea ezen ez eskuararena.

Ez, ez dago lengoaia sexistarik! Ez dago lengoaia sexukeriagatik salatzea bezain lantegi inozoagorik. Hobena geure buruetan dago; sexista ez da lengoaia, ezpada gu geu. Utz ditzagun bakean hizkuntzak, lurrarekin berdin ditzagun geure aurreiritzi berdinzale linguistikoak. Nik, aukeran, justizia eta elkartasuna nahiago, ezen ez berdintasuna.

Lengoaia sexistaren hobenak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19867

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>