Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19896

Euskal Estatua irudikatzeko sei irudi

$
0
0
Euskal Estatua irudikatzeko sei irudi

Euskal Estatua irudikatzeko sei irudi

Euskal Estatua irudikatzeko sei irudi

Euskal estatua irudikatzen. Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak argitaratu duten azterketa da. 116 orritan xehe xehe azaldu dituzte balizko euskal-nafar estatu bati buruz euskal herritarrek dituzten iritziak eta jarrerak, 2.000 laguneko lagina hartuta. Sarean eskegi dute PDFan Euskal estatua irudikatzen lana.

Sei grafiko atera ditugu txosten horretatik, euskal estatuari buruzko jarreren adierazgarri izan daitezkeelakoan.

Ikerketari buruz, Ane Larrinaga soziologoak, Euskal estatuaz artikulua plazaratu du Berrian. Bi ideia nagusi nabarmendu ditu Larrinagak.

Euskal Estatu baten aukera mahai gainean jarrita, jendeari haren alde edo kontra bozkatuko lukeen galdetu zaionean, inkestaturiko gehienek estatuaren alde egingo luketela esan dute (%40,7); beste askok, berriz, kontra egingo luketela adierazi dute (%35,3). Eta kontuan hartzekoa da lautik batek (%24) ez duela erantzunik eman edo abstenitu egingo litzatekeela dioela.

Euskal Estatuaren kontrako jarrera erakutsi duten inkestatuak prest leudeke aldatzeko, eta, beraz, Euskal Estatuari baietza emateko, gaur egun Espainian edo Frantzian eskaintzen direnak baino gizarte politika hobeak edo demokrazia gehiago ziurtatuko balira.

(Egin irudian klik) 

Erabakitze eskubideaz iritzia Erreferendumean botoa Hego Euskal Herriko autonomiaz Euskal estatuan bizi kalitatea Estatuaren aurkakoen jarrera aldaketa ekonomiaren arabera Estatuaren aurkakoen jarrera aldaketa politika sozialen arabera

Euskal Estatua irudikatzeko sei irudi bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19896

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>