Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Sautrela 437: Txomin Peillen, Jack London eta Lur bat haratago

$
0
0
txomin-peillen

Sautrela 437: Txomin Peillen, Jack London eta Lur bat haratago

Txomin Peillen Utriusque Vasconiae Jack London Lur bat haratago (Elkar)

Aste honetako Sautrelan Txomin Peillenen bisita izango dugu. Idazle zuberotarrak Nina Waita. Arupu baten itzalean liburua argitaratu du Utriusque Vasconiae argitaletxearekin. Ekuadorren girotutako eleberria da, zeinetan kultura kitxuaren aldarrikapena bere egin, eta hiru belaunalditako emakumeen istorioak harilkatu dituen. Peillen berak aditzera ematen duenez, kultura kitxua gerturatzeko eleberria da honakoa.

Erreportajean Jack London idazleak utzitako ondaretxomin-peillen literarioari erreparatuko diogu.Letagin zuri edota Pirataren ibilaldia bezalako eleberriengatik egin zen ezagun idazle estatubatuarra. Hil zela mendeurrena bete da berriki, baina badirudi bere eraginak oraino presente dirauela. Alejandro Gonzalez Iñarrituzinemagilearen The Revenant filmak esaterako askori ekarri die gogora Jack Londonen ondarea. Karlos Gorrindo eta Xabier Mendiguren Bereziartuk gerturatuko gaituzte idazle statubatuarraren obrara.

Juan Luis Zabalak liburu erabat mardula ekarriko digu, euskaraz sekula idatzi den zabalena: Joan Mari Irigoienen Lur bat haratago. Bertan, XVII. mendeko Nafarroan bizi den familia baten gorabeherak kontatzen dira etxeko seme txikiaren ikuspegitik kontatua.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 437: Txomin Peillen, Jack London eta Lur bat haratago

Sautrela 437: Txomin Peillen, Jack London eta Lur bat haratago bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>