Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Pasaiako badiako gertaerei buruzko dokumentala

$
0
0
Pasaiako

Pasaiako badiako gertaerei buruzko dokumentala

Pasaiako segadaren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentala grabatzen hasiko dira Oinatzak Produkzioakeko kideak. Urtebeteko ikerketa lanaren ostean, maiatzean hasiko dituzte lehen grabazioak. Urrian grabazioen bigarren faseari ekingo diote eta azaroan, berriz, crowfunding kanpaina abiaraziko dute, finantziazioa osatzeko. Dokumentala 2017ko martxoan estreinatuko dute.

 

Pasaiako‘Pasaiako Badia’ dokumental proiektuak 1984ko martxoaren 22an Polizia Nazionalak Pasaian burututako segada izango du gai nagusitzat. 1984ko martxoaren 18an Rosa Jimeno ilegalki atxilotu zuen. Ondoren kontatuko zuenez, torturatu ostean, pistola buruan zuela, Iparraldera dei egin eta Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin hitzordua jartzera behartu zuten. Martxoaren 22ko gauean, Pasaiako badiara zodiakean iparraldetik etorritako Dionisio Aizpuru, Rafael Delas, Jose Mari Izura eta Pedro Mari Isart gazteak hil zituen Polizia Nazionalak. Julen Elgorriaga orduko Gobernadore Zibilak ‘enfrentamentu bat’ izan zela adierazi zuen. Oso bestelakoa da, ordea, Joseba Merino, txalupan zihoazenetatik bizirik irten zen bakarraren bertsioa. Merinok kontatzen duenez, ez zen enfentamendurik egon, poliziaren tiroak besterik ez. Lehen tirokaldian Jose Mari Izpura eta Pedro Mari Isart hil zituzten, eta Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ostean fusilatu egin zituzten. Miguel Castells, akusazio partikularraren abokaturen hitzetan, Pasaiako segada ‘Franco hil zenetik jazo den estatu krimenik larriena’ da.

 

Ez da, ordea, iraganeko gertaera bat soilik. Epaileak berak hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua artxibatu berri baitu. Artxibatzeari helegitea jarri diotela adierazi eta kasua argitzeko eskatzeko, agerraldi jendetsua egin zuten duela otsailaren 27an aste berrogeitik gora senidek.

Ikus-entzunezko proiektua ‘Oinatzak Produkzioak’ek garatuko du eta Yuri Agirre eta Xabier Otamendik burutuko dituzte produkzio eta zuzendaritza lanak.
.
Hara hemen aurrerakin bat:
.

https://youtu.be/qihycXmG7xI

Pasaiako badiako gertaerei buruzko dokumentala

Pasaiako badiako gertaerei buruzko dokumentala bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>