
Euskal estatua nahi dugu ala ez?
Oraintxe ez dago erraza gauzak argitzen: independentzia, euskal estatua, burujabetza, subirautasuna, autodeterminazio eskubidea… Hitz egiten dugunean ere ematen du ez garela denok gauza berari buruz berbetan ari.
Ikusi besterik ez dago berrikitan aireratu diren bi inkesteko datuetan. Nola liteke batek A esatea eta besteak B? Inkesten eta estadistiken misterioak izango dira.
Euskobarometroaren arabera, euskal herritarren %55ak ez omen du nahi inpendentziarik. EAEko datuak dira.
Ipar-Hegoa fundazioak argitaratu berri duenez, ostera, gauzak oso bestelakoak dira. Iñaki Larrañagak ere agertu zizkigun sarrera batean.
Lan hau egin dutenen ondorioetan honakoa irakur daiteke, besteak beste: “Ikerketaren galdera nagusia izan da ustezko Euskal Estatuarekin dagoen adostasuna eta desadostasuna neurtzea. Galdera zehatza egin nahi izan dugu, horri buruzko erreferenduma bailitzan, eta beste aukera posibleetatik bereizita, beste ikerketa batzuetako ohituratik at. Hortaz, Euskal Estatu baten aukera mahai gainean jarrita, jendeari haren alde edo kontra bozkatuko lukeen galdetu zaionean, inkestatutako gehienek alde egingo luketela esan dute (%40,7); askok, berriz, kontra egingo luketela esan dute (%35,3), eta kontuan hartzekoa da lautik batek (%24) ez duela erantzunik ematen edo abstenitu egingo litzatekeela. Kopuru horiek zentzua izango lukete, noski, galdeketa zazpi herrialdeak barruti bakar gisa ulertuta. Bestela, kontuan hartu behar dira hiru lurralde administratiboak, eta beherago ikusiko dugun bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Estatuaren aldeko iritziak irabaziko luke; Nafarroa Garaian kontrako iritziak (aldekoa ia parekatuta egonda); eta Ipar Euskal Herrian, kontrako iritziak irabaziko luke, nabarmen.”
Zertan gaude, beraz, baten batek badauka hau guzti hau argitzerik? Nahi dugu ala ez dugu nahi?
Euskal estatua nahi dugu ala ez?
Euskal estatua nahi dugu ala ez? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.