Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19804

Sare sozialen menpeko gara?

$
0
0
Sare sozialen menpeko gara?

Sare sozialen menpeko gara? Bada garaia onartzeko: neuk ere menpekotasuna diet aplikazioei. Erlazio birtualak benetako erlazioak baino gehiago dituzu? Beti eramaten duzu aldean apartu elektronikoren bat? Esnatu berritan konektatu behar izaten zara, edota loa mozten duzu mezu bat jaso eta irakurtzeagatik?

Sare sozialen menpeko gara?Nabarmena da sare sozialenganako gero eta menpekotasun handiagoa daukagula. Twitterren, Facebooken, Instagramen eta bestelakoetan buru belarri gabiltzan bitartean beste gauza batzuk egiteari eta beste jende batekin egoteari uzten diogu. Ez da arraroa, beraz, menpekotasun honek desoreka psikologikoak sortu izana: zibermareo, nomofobia edo ziberkondria, besteak beste. Etengabe konektatuta egoteko premiak urduritasuna eta arreta falta eragiten ditu, baina antsietatea eta estresa eragiteraino ere irits daiteke.

Dena den, ez gara alarmistak izango. Ezin uka daiteke sare sozialek harremantzeko modu berriak ekarri dituztela, baina baditu bere bertuteak ere. Edo?

Interneten saltseatzen nabilela orain urte batzuk Zuzeun argitaratutako test hau aurkitu dut, nire lasaitasunerako. Erdi larrituta nenbilen han eta hemen irakurtzen nituen artikuluekin, ea neu ere sare sozialen hain menpeko ote nintzen. Eta zer esango dizuet, pixka bat banaiz, baina test honetan ageri den mailara, oraindik, ez naiz iritsi.

Alde txarrak eta onak dituzue hurrengo bi grafiko hauetan; eta honen arabera behintzat txarrak dira nagusi.

sare sozia2

Sare sozialen menpeko gara?

Alde Onak: Herremanak, jendea ezagutzea, komunikazio erreaztasuna, elkarbanatzeko aukera, aisialdia, informazioa jasotzeko beta, ideologiak transmititzeko erraztasunak, ligatzeko tresna, pribatutasuna eta hizkuntza.

Alde txarrak: pribatutasuna (ez dakigu ona edo txarra den), denbora, menpekotasuna, identitatea, gezurrak, arazoak, erlazioak, kontrol soziala, propietate intelektuala, manipulazioa, txantajea, ortografia, rolak galdu (ez dakit txarra ote den) eta sektarismoa.

Ados zaudete?

Sare sozialen menpeko gara?

Sare sozialen menpeko gara? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19804


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>