Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19720

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian

$
0
0
Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian

Jakingo duzuen legez, euskal bikoizketa desagertzeko arrisku larrian dago (Azalpena 7 min. 50 seg. inguruan hasten da)

https://www.youtube.com/watch?v=DuaUx-VJOAA

1980. hamarkadan sortu zenetik hona ekarpen handiak egin ditu euskararen normalizazio prozesuan. Zenbat gazte hazi eta handitu egin dira Dragoi Bolarekin edo eta Doraemonekin. Zenbatek gogoratuko dute ikastolatik etxera iritsi izana eta telebista piztuz bere eskura euskarazko marrazki bizidunen programazio zabal eta kalitatezko bat izatea.

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrianBaino hau, tamalez, bukatu egin da. Euskal bikoizketa hilda dago. Oso ordu gutxi bikoizten dira urtean zehar eta honetan lan egiten zutenek lana utzi behar izan dute egoera bideraezina delako.

ETB-ren programazioa penagarria da, Telecinco-ko programen imitazio merkeengatik eta reality iraingarriengatik apustu egin zutenetik herritar asko baztertuak izan dira. Denok ez dugu gozatzen guztion eta publikoa den telebista honetaz. Ez haurrek, ez gazteok ezta helduek ere.

Umeek ezin dute euskarazko marrazki bizidunetaz gozatu ETB-k ezarrita duen programazio arduragabea dela eta. Behin eta berriro errepikatzen dira marrazkien eta telesailen kapitulu berdinak. Gaueko ordu txikitan emititzen dira marrazki eta programa on asko. Nik airera bota nahiko nuke hurrengo galdera; hau al da gure haurrek eta guk geuk merezi dugun telebista?

Uste dut argi dagoela erantzuna. ETB telebista publikoa omen da eta horrela izaten jarraitzen duen bitartean herritar guztion nahiak asetuko dituen eta kalitatezkoa den programazio duin bat eskatzen dugu. Aski da, ez ditugu gezur gehiago nahi eta borondate eta ganora pixka bat nahi dugu.

Ezin dugu galtzen utzi guretzako eta gure herriarentzako hain garrantzitsua den hau. Gauzak ez dira baloratzen galtzen diren arte.

.

* Sarreraren hasieran duzuena egoera oso ondo azaltzen duen bideo bat da, eta bide batez, Dragoi Bolaren parodia txiki bat. Garrantzitsua da bideoa zabaltzea eta partekatzea jendea egoeraren gordintasunaz jabetu dadin.

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19720

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>