
Abian da 30 urte azpikoentzako apirileko Zuzeu Gaztea lehiaketa
Euskaraz idatzi nahi duten gazteak xaxatzeko asmoz sortu da Zuzeu Gaztea Saria, 2016ko urtarriletik hilero-hilero 30 urte azpiko idazleek argitaratutako sarrera onenarentzako 150 euroko diru poltsa duena; Azkue Fundazioaren laguntzarekin ematen dena.
Lehiaketan parte hartzen duen gazteak izen-abizenez argitaratu beharko du sarrera, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN)
.
Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu
- Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
- Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
- Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.
.
Zuzeuko Gaztea sariak azken hiru hilabetetan argitaratu dituen artikulu guztiak irakurgai dituzue. Urtarrilean Katalin Antxiaren “Kirol arroparekin bueltaka”, otsailean Alazne Sainz Gil de Paulesen “Feminaziak sutan” eta martxoan Jon Intxaurragaren “Museoan mozkor” izan dira orain arteko sarituak.
Apirilean beste 150 euro ditugu zeuretzako, gazte. Hartu parte!
.
Abian da 30 urte azpikoentzako apirileko Zuzeu Gaztea lehiaketa
Abian da 30 urte azpikoentzako apirileko Zuzeu Gaztea lehiaketa bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.