Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19730

Lau lagun

$
0
0
Lau lagun

Lau lagun

Larunbat gauetan etxera bueltan beldurra pasatzen duela aitortu zidan lehengoan lagun batek. Txikia zenetik elkarrekin etxeratu izan gara, koadrilakoak bizilagun izateak asko lasaitzen du ama. Oraindik neska gazteak lagun talde handitan joaten dira gauez, neska-laguntzea modan ez badago ere lagun batek ezin besteari bakarrik joaten utzi: biak batera 12:00etarako etxera. Semeak lasai dabiltza juergan.

Lau lagunLagunak kontatu zidan herri txiki batean bizi den arren, urteak direla herriko kale ilunetako batetik gauez pasatzen ez dela. Gaur biok pasa gara beldurraz hizketan.

Lagunak goizeko 8:00etan gizon bat ikusi du bere bikotekidea egurtzen kalean. Ero bat izango zen, mozkor bat, atzerritarra akaso, pentsatuko du norbaitek.

Lagunak kontatu dit ohartu dela lanean bere hitzak ez duela gizonenak beste balio. “Mutilentzat” den ofizio batean egiten du lan, eta badirudi kakotxak soberan daudela: mutilentzat izaten jarraitzen du.

Erradikalak, aho-handiak, gehiegizkoak, paranoikoak omen gara feministak, baina lagun hauetako gehienak euren burua feministatzat izan ez arren identifikatu dute bortxa, biolentzia, indarkeria.

Aste honetan bertan entzun ditut lau testigantzak lau lagunen ahotik, besteak beste, horregatik noa larunbatean Gasteizera. 11 eraso 12 erantzun. Arabako hiriburura goaz egun argitan eta lagunekin; bakarrik eta gauez ibili nahi dugula oihukatzera, indarkeriaren arazoa sustraietatik moztera, ahotsa altxatzera. Kaleak hartzera goaz, badakigu eta ez dizkigutela emango.

225 kolektibok eta 1.000tik gora norbanakok egin dugu bat manifestazio nazionalarekin. Ez da lau pertsonen kontua, bazterretik erdira joan nahi dugun guztiona baino.

Haserretuta eta pozik goaz. Indarkeria matxistaren aurka oihu egingo dugu elkarrekin festa egiten dugun bitartean: kalean bakarrik ibili ezin badugu, pasakalleak egingo ditugu; kaleak ilunegiak badira, zuziak eta lastargiak eskutan hartzeko prest gaude.

Lau lagun

Lau lagun bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19730

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>