
Takikardia prozesioan
Aste Santua joan zaigu, baita Pazko Astea ere. Eta zuetako askok jada oporrak zer diren ere ahaztua izango duzuen arren, ez dira gutxi izango gaur lehen lan eguna izan dutenak, bi aste aldrebes hauen ondotik.
Oporrik izan ez duzuenontzat zein lanera bueltatu zareten guzti-guztiontzako, hona umore oneko jarri gaituen bideotxo bat, zer eta prozesio batena!
.
Galiza, 2013ko udazkena:
https://www.youtube.com/watch?v=Hm8PkBHkUVE&feature=youtu.be
“Euria ari zuen, nola ez! -hasten du kontakizuna Taquicardia fanfarreak–. Elurrik ez zen oraindik, bai gaztainak eta txerri haragia. Prozesio batean jo genezakeen galdetu ziguten. –Zer da hori? –Zer jotzen da prozesio batean? Nahi duzuena, erantzun ziguten. Eta horrela egin genuen. Akabo”.
Hasteko, fanfarreak “A las barricadas” jo zuen, jatorri poloniarra duen arren Espainiako Gerra Zibilean anarkistek erabiltzen zuten kantua; egun CNT-ren ereserkia da.
Eta prozesioa baselizari bueltaka zebilela bigarren kantu ezagun bat gero (bigarren minututik aurrera)… apaizak berak ere ezagutu bide zuena, botatzen dien begiradak iradokitzen duenez. Ea ezagutzen duzuen zein kantu den…
Takikardia prozesioan
Takikardia prozesioan bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.