Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldeka

$
0
0
Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldeka

Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldeka

Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldekaKazetaritza egitea ez da inoiz ofizio erraza izan. Duintasunez jokatu eta gauzak diren bezala kontatzeak ataka larrira eraman zaitzake, eta hurrengo mapa interaktiboa horren lekuko. Mugarik Gabeko Kazetariek adierazpen askatasunarekiko dagoen errespetuaren arabera zerrenda bat osatu du aurtengoan ere, eta bere web orrian eskegi.

Lehena Finlandia da. Ados, inor ez da harritu. Ia inoiz egunkarietan agertzen ez den lurraldea dugu, bere hezkuntza ereduarengatik ezaguna, espetxeak ia hutsik dituelako eta bizi maila altuaz gozatzen dutelako bertan dauden herritarrek. Munduan adierazpen askatasun handiena dagoen lurraldea dela? Sinesten dut, beste lora bat Finlandiaren sortarako.

Arraroa egin zaidana estatu espainiarraren posizioa izan da. 180 estatuko zerrenda horretatik 34. postuan dago, zer eta Erresuma Batua eta frantziar estatuaren aurretik. Honekin ez dut esan nahi azken bi lurralde hauetan topa daitekeena eredugarria eta zoragarria denik, baizik eta uste nuela espainiar estatuarekin alderatuz gero egoera hobea zegoela estatu horietan. Estatuak Euskal Herrian itxi dituen hedabideen zerrenda oso luzea da, baina bi nabarmentze aldera Egin eta Euskaldunon Egunkaria aipatuko ditut. Hori gutxi balitz, eta gaiarekin jarraituta, Argiako Axier Lopez kazetariari gertatutakoa azpimarratu behar genuke, eta Mozal legea indarrean dagoenetik kazetaritza egitea dezente zailagoa dela.

Bestalde, Maroko Venezuelaren aurretik dago zerrendan. Hori beste txiste txar bat iruditzen zait. Venezuelan oposizioa oposizio izan daiteke, eta hedabideetan agertzen dira egunero; Marokon oposizioa sarraskitu egin dute urteetan zehar, eta inor ez da ausartzen erregearen aurkako hitz bakar bat esatera hedabideetan.

Lan handia egingo zuten mapa hori osatzeko, baina ez dit konfidantza handirik ematen.

Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldeka

Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldeka bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>