Asteko txiorik onenaren bila jarraitzen dugu, ta aurreko bi astetako irabazleek gai bera hartzen zutenez ahotan, zezenketen Donostiara itzulera (Xabier Mendiguren Elizegik lehenengo ta Igor Elortza Aranoak gero), asteon guztiz aire ezberdinekoak dira aurkezgai ditugunak.
Sorta hontatik (abuztuaren 15etik 21era bitartekoak) zein begitantzen zaizu finena?
.
#Frontoi horrtan #pilotak ihes egiten badizu #txalupa behar! Zer deritzozu @dco1971? pic.twitter.com/LXz6wX41Ps
— Miren Vives (@MirenVives) August 19, 2015
Burura etorri ezin zitzaiona erraz zetorkion ukabiltara. #haika #mikroipuina
— Bixente Serrano Izko (@Bixentesi) August 19, 2015
Zikindutako autoaren kristalean "maite zaitut" idatzi zuen #mikroipuina
— Idoia Torregarai (@bootxo) August 19, 2015
Ezin hitzak gogoratu. Nahasi dira oroitzapenak. Neraman soineko loraduna dut gogoan. Eta loreen dardara hura zu joan ta gero #mikroipuina
— ilaski serrano (@MeriLing1) August 20, 2015
Atzo auzoko Herrikoaren inguruko bilkuraren hasieran: "La haremos en castellano y asi nos ahorramos repetir 2 veces lo mismo". #AuzoLotsa
— Nestor Esteban (@NestorEhe) August 20, 2015
Gauza zailen antologiarako https://t.co/AM21lUYHEL
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) August 20, 2015
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ilunbe Gipuzkoako Bertsolari finalean beteko da #horihalada
— Igør (@ielortza) August 13, 2015
The post Txiorik onena appeared first on zuzeu.eus.