Manifestaldi baterako leloa atera zaigu titularrean, “Ynestrillas ere, Podemos-en alde”, hara!
Izan ere, nork esango zigun guri Ricardo Sáenz de Ynestrillas, ultraeskuindar sonatua Pablo Iglesiasekin buru bat eginda ibiliko zenik?
Ultraeskuindar sonatua nor zen ahaztu duzuenontzat, hona “Zintzilik Irratia, herri baten historia” dokumentaletik jaso dugun bideoa, Ynestrillas ta lagunak 1998an Orertan izan zirenekoa.
Irudiotan ikusi duzuena iraganeko Ynestrillas dugu -aita ejerzito espainiarreko Komandantea zuen, ETAk 1986an eraila-, orain errepublika zale bihurtu baita gizona. 1998tik ona denbora tarte zabala dagoela onartuta ere, Blas Piñar zenaren miresleak ez du bidaia ideologiko makala egin, Fuerza Nuevatik abiatu ta Podemoseko partaide bihurtzeraino.
Edo ez?
Falangeren jaiotza agiriak “ni de derechas ni de izquierdas” esaten zuenez, ta “en Podemos cabe todo el mundo” Iglesiasen alderdi berriak, M15 mugimendua babestu zuen Ynestrillas-i Circulo Izquierda Falangista sortzea otu zaio; antifaxistak omen: “Bentako iraultza batean hartu nahi dugu parte, hiritarra askatuko due iraultza batean, ta Podemos ezkerretik bultzatu (Círculo Podemos de Izquierda Falangista sortuta, sindikalista, iraultzailea ta bene-bentan sozialista”.
Egunotan zenbait komunikabidek hauteskunde generaltan Podemos alderdiarekin aurkeztuko dela ere zabaldu duten arren, ez ei da egia. Azken udal hauteskundetan Manuela Carmenaren aldeko botoa eman bazuen ere, abokatuak ez ei du Pablo Iglesias lagunduko zerrendtan.
“Ynestrillas se vuelve ‘rojo'” lerroburuarekin, Danilo Albin kaztariak Ynestrillas-en ibilbide politikoa laburbildu du Publiko egunkarian, orain gutxi sortu duen Bandera Negra mugimenduraino.
“Monarkia eraitsi, drogak legeztatu ta `ejerzito popular´ bat sortu” dira, besteak beste, Bandera Negrak eskatzen dituenak; “errepublika zale, iraultzaile ta autogestionatu” definitzen baita, ta ez ei ditu onartzen Ynestrillas berak “frikifatxak” deitzen dituenak. Mugimenduaren sortze agiria katalanera ta euskarara itzulia izan ei da! ta bost zutabe nagusi ditu: “errepublika, burujabetza, demokrazia, autogestioa ta federalismoa”.
Mugimenduak Sean South ta Fergal O´Hanlon IRAko militante historikoei egindako omenaldian hartu zuen parte. “Bere herriagatik hiltzen dena betirako bizi da borrokatzen direnen bihotztan”, idatzi zuten orduan sare sozialtan.


.
Faxista izatetik gorria izatera
Falangista madrildarrak blog bat ere badu, bere hausnarkta politikoak argitaratzeko darabilena. Baina egun daraman ildo politikoa besteak beste sierranortedigital agerkarian agertu du, “Ynestrillas se explica”.
Laburpen modura bi pasarte ekarrita bukatuko dugu sarrera:
(…)
(…)
(…)
The post Ynestrillas ere, Podemos-en alde appeared first on zuzeu.eus.