Bixkeketik urrundu ahala errepidea okertzen hasten da. Cholpon-Atatik Karakolera doan errepidea, oso bide turistikoa izaki, ondo hasten da, baina ehun bat kilometro egin ta gero asfaltoa ahultzen doa, zuloak ugaritzen ta mashrutka txikiko gidariaren abiadura arriskutsua bilakatzen. Karakoleko taxi geltokira iristen denerako hartxintxarra baino ez dago, asfaltatu gabeko plaza batean. Hortik kilometro inguru dago zentrora, hainbat eraikin administratibok, Leninen estatua txiki batek ta Unibertsitateak okupatzen duten zuhaitzez beteriko plaza. Hiri errusiarra da Karakol: lerro zuzeneko etxeak, parkeak nonnahi ta hiru pisuko zementuzko apartamentuak pisu bakarreko etxebizitzekin tartekatuta. Errepide zabalak (zabalegiak, akaso) ta asfaltorik gabeko auzo-bideak.
Azkar egiten dugu ibilbidea aire girotua duen kotxe batean. Gehiago kostatuko zitzaion 1888ko urriaren bukaeran Nikolai Przhevalskiri Karakolera iristea, tigre batzuk tiroz hil ostean, egarrituta, Txu ibaiko urak edan ta tifusaz gaixotuta gaur egun hiria den hontara hiltzera etorri zenean. Przevalskiren garaian Karakol oso ezberdina izango zen: postu militar gisa sortu zen 1869an. 1880ko hamarkadan Txinatik etorritako dungan etniako herria handitu zuten. Przhevalski hil zenean etxe gutxi batzuk egongo zirela pentsa dezakegu, bertara iristerakoan inongo etxerekin konforme ez ta kanpamentua eraiki baizuen herriaren kanpoaldean.
Przhevalski esploratzailea
Smolensken jaio zen Nikolai Mikhailovitx Przhevalski 1839an. San Petersburgon militar karrera egin ta 1867an Errusiako Geografia Sozitateari eskatu zion Irkutskera bidaltzea, Ussuri ibaiaren ibarra ikertzeko. Kondaira, mitoa ta errealitatea nahasten diren leku horrtan dago lehen bidai honen inguruko anekdota: diru gutxi zuela pentsatuta poker partida bat antolatu zuen. Irabazi ta diru horrekin egin ahal izan zuen ikerkta. 1869an itzuli zen espediziotik ta arrakasta handia izan zuen ta horren ondorioz proposamen berria egin zuen: Mongoliara bidaiatu nahi zuen, Dungan etniaren altxamendua gehiago ikertu ta Txina politiko ta militarki presionatzeko.
Errusiak bi joko erraldoi zituen martxan: bata Europako beste Inperioekin lehiatzea lurralde eremuan hauek Afrika jaten zuten bitartean; bestea Asian Britainiarren hedapena murriztea. Joko horien baitan Txina ahuldu ta bere lurrekin geratzea jokaldi interesgarria zen.
1870tik 1873ra Mongolian egon zen, Gobiko Basamortuaren mapak osatu zituen ta Tibeteko mugaraino iritsi zen. Bueltan 5.000 landare, 1.000 hegazti ta 3.000 intsektu eraman zituen San Petersburgora, San Vladimirren Ordena jaso zuen, inteligentzia militarrerako datu oso garrantzitsuak idatzi zituen ta Tsarraren jeneralen taldean sartu zuten.
Bere ametsa Errusiatik Indiara bidea egitea zen, Lhasatik pasaz. Ordurarte Lhasara ez zen europarrik iritsi… Marko Polok bisitatu zuenetik. 1876an egin zuen lehenengo saiakera: Tien Shan mendiak bisitatu zituen lehenengoan ta Qinghai Lakua ikusi zuela idatzi zuen. 1880an bere bigarren espedizioan Lhasatik 260 kmra zegoela Tibeteko ofizialek, hauek egingo zutenaren beldur, atzerako bidea egitera behartu zituzten. 1883tik 1885ra Gobitik sartu ta hegoalderako bidea hartu zuen, baina ezin iritsita Issyk Kul lakuan bukatu zuten.
Bere azken espedizioa ere Lhasara zen. Bixkeketik gertu zeudela ehizan hasieran kontatu bezala Txu ibaiko ura edan ta tifusaz hil zen, bere bentako ametsa bete gabe.
Przhevalski militarra
Przhevalski militarra zen. Eta militar gisa ez zituen bakarrik helburu zientifiko edo geografikoak. Bere helburu nagusia Errusiaren loria handitzea zen. Espedizioak egiteko behar zuen dirua lortzeko helburu militar edo inteligentzia aitzakiak jartzen zituen. Tibetera heldu nahi horrtan, Ingalaterrarekin zuten “Joko Handia” erabiltzen zuen. Mongoliara egindako bidean Dungan matxinada hauspotzeko bideak ikertu nahi zituela zioen. Kaxgarrera joateko aitzakia Yakub Beg ezagutzea zen. Errusiako Geografia Sozitatearen hitztan: “Txinako autoritate ta biztanleriari erakustea nola egiten diren harremanak atzerritarrekin ta bideak ireki industria ta negozio trukerako”.
Militar gisa bidaiatuz arazoak sortzen zituen Txina ta Errusiaren arteko harremantan. Horregatik bere burua zientzialaritzat aurkezten zuen, ta hori zen bere mozorroa. Hala ere armaz hornituta bidaiatzen zuten beti, ta Txinako autoritateek bazekiten “probintzia errebeldtan” zehar bidaiatzen zuen espedizio errusiar batek ezin zuela, bakarrik, helburu zientifikoa izan.
Eta bere garaiko militar-esploratzaile gehienak (?) bezala, arrazista hutsa zen Przhevalski. Asia Zentralari buruz lagun bati idatzio zion: “Hemen oraindik [Hernán] Cortesen esplotazioa errepika dezakegu”.
[hezkuntzaren bitartez] Zibilizazioaren izenean giza arrazaren zabor guzti hauek behin betiko ezabatuz
Bere lana ez zen bakarrik Errusiaren alde, gizateriaren aldekoa zela uste zuen:
Gure konkista militarrek Asian ez zute loria ekartzen Errusiara bakarrik; gizateria osoarentzat onak diren garaipenak dira
Przhevalski zientzialaria
Hala ere Przhevalskik ez zituen inoiz albo batera utzi bere helburu zientifikoak. Lan militarra egiten bazuen ere, animaliak, landareak ta ikerkta geologikoak egiten jarraitzen zuen. Bera izan zen Asiako estepatan zaldi basatiak ikusi zituen lehen europarra, ta horregatik darama Przewalski zaldiak bere izena (poloniar erara idatzia). Baktriako gamelu basatiak ere ikusi zituen, ta milaka landare espezie eraman San Petersburgora.
Edozein lekuri buruzko deskribapena egiten zuenean, lehenengo geografia aipatzen zuen, mendiak ta elementu nabarmenak aipatuz. Ondoren bertako flora ta fauna ahalik ta hoberen deskribatzen zuen. Ondoren, denbora nahiko geratzen bazen leku batean, klimari buruzko anotazioak egiten zituen. Azkenik, bertako biztanleen arropa ta ohituren inguruko deskribapen etnologikoak egiten zituen.
Przhevalskik plan bat zuen Karakoletik Kaxgarrera joan ta hortik Gas oasira iristeko. Handik Txinako pasaportearekin edo pasaporterik gabe Lhasara iritsi nahi zuen. Sozitateak pentsatu zuen ez zuela lortuko, ta garestiegia izango zela ez bazuen zientziarekin bakarrik lotzen. Horregatik Muxketov geologoarekin elkartu zuten geologia ikas zezan. Ez zen ikasle fina adin horrtan ta Muxketovek berak glaziarrei buruzko tratatu bat idatzu zuen Przhevalskiren izenean.
Przhevalski mitoa
1888ko azaroaren 1ean hil zenerako berarekin bidaiatzen zuten kosakoek bere azken nahia betea zuten: hilobia egin zuten Issyk Kul lakuaren ondoan, uraren maila berean. Karakoleko militarrek egurrezko hilkutxa egin zioten, ta kanpoan mtalezkoa. Herriko emakumeek ehun tradizionala ehundu zuten bere gorpua biltzeko. Berarekin bidaiatzen zuen Roborovskik argazkia atera zion hilkutxan, ta bere fusila jaso zuen jaraunspenean. Hil ta aste batera telegramaz iritsi zen lurperatzeko baimena. Karakoleko biztanleen erdiak bidea egin zuen Issyk Kul lakuraino hilobiratzean laguntzeko.
Karakol herriari Przhevalsk izena jarri zion Errusiak Inperioak. Izen hori izango zuen Kirgizistan SESBetik independizatu zen arte.
Mitoaren parte dira ere bi istorio ezberdin. Lehenak dio berarekin beti hautatzen zituen militar gazteak, batzuk nerabeak oraindik, amorante izan zituela. Homosexualitateari buruzko kondaira honek kontrakoa ere badu. Przhevalski ez zen inoiz Georgiara joan, baina Josif Stalinekin duen antza dela ta askok uste dute bere bentako aita zela. Kondairaren parte baino ez da, Errusiak izan zuen Livingstone ta Cortés pertsonaien batuktak eman zuena.
The post Leku Urrunen Atlasa: Karakol (lehen Przhevalsk) appeared first on zuzeu.eus.