Twitchen lehiakide berria: Youtube Gaming (gamerauntsia.eus)
Google-ek mota guztitako hamaika zerbitzu eskaintzen dizkigu dagoeneko, baina horrekin nahikoa ez, ta zerbitzu berriak eskaini nahian dabil etengabe. Enpresa amerikarrak, bideojoko streaming plataforma bat nahi zuen, baina zertarako sortu, dagoeneko izugarrizko arrakasta duen Twitch plataforma bazegoen? Google-ek behin baino gehiagotan erakutsi digu ez duela diruzorroa ateratzeko beldurrik, baina oraingoan Amazon online dendak plan guztiak zapuztu zizkion: Azken momentuan, Google akordiotan zebilela, 735 milloi ordaindu ta Twitch muturren aurrean kendu zion.
Mountain View-ko enpresak ez zuen etsi bideojoko streaming plataforma bat lortzeko bidean, ta horrela, duela hilabete inguru bere plataforma propioa aurkeztu zuen, Youtube Gaming. Plataforma hau guztiz independentea izango da Youtuberekiko, ta bideojokoekin lotutako bideo ta streaming-ak bakarrik bilduko ditu. Honek, bilaktak asko erraztuko dizkigu, esate baterako bilatzailean “Call” hitza idatziz gero, “Call of Dutty” bideojokoarekin lotutako emaitzak erakutsiko dizkigu, ta ez ingelesezko “deia” renak.
Nagusitasuna lortzeko lehia
Youtube Gaming-ek gogor egin beharko du lan bideojoko streaming-en jaun ta jabe izan nahi badu. Egia da, dagoeneko youtubeko kanala dutenetzat, erosoagoa izango dela dena leku berdinean izatea, baina hala ere, ez da batere erraza izango Twitchek azkenaldian hartu duen indarrari, ta honen erabiltzaile komunitateari (milioika) aurre egitea.
Uda amaierarako martxan
Uda amaierarako dago aurreikusita, baina, filtrazio bati esker, Android mugikorrtarako aplikazioa probatu dezakeguhemendik deskargatuta. Itxura polita du, ta nik uste lehenago edo berandugo, gamer guztion poltsikotan egongo den aplikazioa izango dela. Web orrialdea ere martxan da, baina oraingoz mustutzeaz abisatuko digun email zerrendan izena emateko aukera bakarrik dago.
Iturria:
Bingen Galartza Iparragirre >>> http://gamerauntsia.eus
The post Twitchen lehiakide berria: Youtube Gaming (gamerauntsia.eus) appeared first on zuzeu.eus.