Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19804

1757ko euskarazko gutunak eta egalité

$
0
0
1757ko euskarazko gutunak eta egalité

1757ko euskarazko gutunak eta egalité

Zuzeun argitaratutako beste artikulu batean esan dutenez, “Euskal Herriko ikerlari talde batek 1757an euskaraz idatzitako 50 gutun aurkitu ditu, eta informazio dezente bildu dute izkribu hauen inguruan. Lapurtarrez daude idatzita, eta 1757ko apirilaren 4ean Baionako portutik atera zen “Le Dauphin” itsasontziak garraiatu zituen Louisbourgera. Gotortutako herri hau Cape Breton uhartean (frantsesez Île du Cap-Breton, mikmakeraz Únamakika) dago, Kanadako Eskozia Berrian”.

Izan dira antzeko beste aurkikuntzak, baina denak ere Frantziako Iraultzaren aurrekoak. Eta horrek zer pentsatua ematen du.

Hasteko eta behin, Euskal Herriko beste leku askotan ez bezala, 18. mendean euskaraz hitz egiten zuten eta euskaraz idazten zioten elkarri Lapurdiko familiek. Izan ere, gutun horiek denak zeramatzan ontzia postari moduan irudikatzen baitugu, familia beraren bi parteak lotzen, garai haietan, eta euskaraz lotzen. Espainiako Koroaren zerbitzari leial izan ziren haiek ere hala egin izan balute bertan utzitakoekin! Horrexegatik egiten zaigu askori hain harrigarria gutun haiek denak euskaraz idatzita egotea.

1757ko euskarazko gutunak eta egalité

Bestalde, oso adierazgarria da egin diren aurkikuntza denak ere 1789tik aurrekoak izatea, Frantziako Iraultza libertarioaren aurrekoak, hain zuzen ere. Geroztikoak, ordea, bat bera ere ez. Askatasuna eta molde-aldaketa ekarriko zituen Iraultzak, baita elkartasuna ere, baina… berdintasuna? Ni bezalakoak bazarete, bai, zalantzarik gabe! Eta bide horretatik hasi zen setiatzen eta desagerrarazten euskararen erabilera Ipar Euskal Herrian, berdintasuna izan baitzen inposatua Parisko ereduaren arabera, hau da, den-denak paristarrak bezalakoak izan zitezen; eta, hizkuntzaren arloan, frantsesez, noski!

1757ko euskarazko gutunak eta egalité

Gutun zaharrak (1757) euskaraz

1757ko euskarazko gutunak eta egalité bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19804

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>